bigaren helburua lortuta!

October 23rd, 2007 by letrak90

Iaz, batxi bateko letraseko gelan bi helburu nabarmen genituen. Bat BoSkOtE* Mexikora joatea zen (jaja danak ez ginen joan… baino bueno BoSkOtE*ko zati bat) eta beste helburua CRY FREEDOMen lehen kontzertua zen.

Abuztuan lehenengo helburua bete genuen eta bigarrena ere posible izan zen joan den asteko ostegunean. Cry Freedomek eta ez Comborockek ordiziarockeko kontzertuan jo zuten, musika eskolaren 25.urteurrena ospatuz.  Bertan zeuden taldeen artean emanaldi bikainena eskaini zigutela aitortu ziguten bertan egondakoak.

Hasiera batean larunbatean jo behar zuten, baina azkenean osteguneram pasa zuten emanaldia eta aste eguna zenez ezin izan genuen BoSkOtE*ko partaide guztiak ikustera joan.

Hemendik ziurtatzen dizuegu hurrengo kontzertuan han egongo garela lehenengo filan.

Bueno ba! beste bat arte!

1192732614_f.jpg

BoSkOtE* batxi 2!

October 5th, 2007 by letrak90

u.u

Hemen gaude! Askok amaitutzat ematen zuten BoSkOtE*, baina oraindik hemen gaude xD

Egia esan Ana eta Koro dira blog honetan gehien inplikatu direnak, baina ea ere besteok zerbait egiten dugun! (Ihintza, ele… ejem).

Ihintzak, emakunde saileko arduradunak, aurki argitaratuko duela zerbait zin egin digu. xDDDD

Ana! $_$ = Diruzale jajajajaja

Gaurkoan aste honetako abestiaren bideo bat ipiniko dut. Anari izugarri gustatzen zaio, horregatik berak pertsonalki esan dit hau ipintzeko.

Besterik ez. Hurrengora arte!

BoSkOtE*

Todo ira bien - Chenoa

urteko helburua lortuta!

August 4th, 2007 by letrak90

Azkenean, kostata, baina urteko helburua lortu dudala esan daiteke. Mexiko aldetik nabil, junior mailako munduko txapelketetan parte hartzeko.

Munduko txapelketak, gaur, hilak 4 hasi dira. Gaurtik asteazkena bitartean pistako munduko txapelketak jokatuko dira eta ostegunetik igandera arte errepideko probak izango dira.

Aguascalienteseko hiriburuan ospatzen hari dira probak eta bertan 1800mtara gaudenez pasa den astean etorri ginen bertako altura eta orduetara egokitzeko. Honen bestez astebete daramat hemen nire seleziokideekin eta oraindik aste bat itxaron beharko dugu parte hartu ahal izateko.

Errepideko munduko txapelketak nesken erlojuz aurako probarekin emango die hasiera. 13km egin beharko dituzte. Bertan gure parte hartzailea Dorleta Zorrilla bizkaitarra izango dugu. Bere helburua Europako txapelketetan egindako erlojuz aurkakoa hobetzea izango da.

Errepidean, hilak 12, hiru ginen parte hartzaileak, baina atzo entrenatzen geundela eroriko baten ondorioz, Lucia Gonzalez asturiarra erori zen eskapula hautsiz. Dorletak eta nik ezin izan genuen erorikoa saihestu, hala ere, ondo gaude eta lasterketan parte hartzeko moduan gaude.

83km izango ditu lasterketak. 17kmko 5 itzuli bete beharko ditugu eta bertako helburua europako txapelketetan erakutsi genuen maila bikaina berriz ere erakustea izango da.

Lasterketa zihurrenik sprintean jokatuko da, izan ere, zirkuitoa ez da oso erabakiorra. Europako txapelketetan izan zen bezala, oraingoan, aurkariak antzekoak izango direla uste dugu. Bertan Italia eta Errusia gehien bat ziren faborito nagusiak. Oraingoan horiez gain, Australia, Zelanda Berria, E.E.B.B eta Alemania ere kontutan hartzekoak izango dira(Alemaniarrak ez ziren europako txapelketetara aurkeztu).

Nire aldetik, Lasterketa sprintean jokatuz gero, aukera handiak ditudala esaten didate guztiak europako txapelketan egindakoa errepikatu ahal izateko.

Bertan 5 postua lortu nuen. Zapore gazi-gozoa geratu zitzaidan sprint hartan, 3.postua lortzear nengoela, helmugatik 200mra katea atera eta abiadura handia galdu nuen. Azkenean bi posizio galdu eta 5.narekin konformatu behar izan nuen. Oso postu ona zela banekien, batez ere kontutan hartuz europa mailan nire lehen esperientzia zela jakinda, baina medaila hain gertu ikusten duzunean…

Horregatik ahalik eta egokien egoten saiatuko gara eta ea egia den jendeak dihoena eta bai niri eta bai nire taldekideari lasterketa zoragarri bat ateratzen zaigun.

Boskote prepatatu maletak Bulgariara goazela!

July 9th, 2007 by letrak90

Izenburuak dihoen bezala uztailaren 17tik 23 bitartean Espainiako selekzioa osatuz, Europako txapelketetan parte hartuko dut

.Espainiar selekzioa 2006

Ekainaren 18tik 22ra arteSevillan aritu nintzen pistako selekzioarekin Alemaniarako postua lortu nahian, baina Espainiako maila bajua dela eta etxean geratuko nintzela esan zidaten.

Pena handiarekin Espainiako selekzioko taldekide batek Uztailaren 2tik 7ra Sierra Nevadara joango ginela esan zidan errepideko Europako txapelketak prestatzera. Beraz, berriz ere gogoz hartu nuen bizikleta eta ekaineko azken astean gogor entrenatzeari ekin nion Sierra Nevadan izango zen konzentrazioan ondo egoteko.

Aste honetan oso ondo aurkitu naiz eta egin dizkiguten probetan emaitza onak lortu ditudanez, Bulgariara doan taldearen barruan aurkitzen naizela jakinarzi didate Espainiako selekzioko selekzionadoreek.

Errepideko Europako txapelketak jubenil eta sub23 mailako txirrindularientzat izango da. Sub23 mailan, Jose Vicente Toribio (Gaztela la Mantxa), Ruben Martinez (Madril), Rafael Valls eta Jose Manuel Ballesta (Balentzia, Hector Gonzales (Kantabria), Sergio Dominguez (Murtzia) eta Carlos Delgado  (Nafarroa). Nesketan Ana Sanchis eta Silvia Tirado (Balentzia), Patricia Perez (Madril), Sara Ortiz (Kantabria) eta Mireia Epelde (Euskadi) izango dira parte hartuko dutenak.

Junior mailan berriz, Luis Mas eta Albert Torres (Baleareak), Victor Cavedo (Balentzia), Oscar Abad (Kantabria), Francisco Javier Moreno (Aragoi), Albert Nafría (Katalunia), Ion Aberasturi (Euskadi) eta Pablo Lechuga eta Roman Osuna (Andaluzia). Errepideko lasterketan 8 mutilek bakarrik parte har dezakete, beraz, Albert Torresek erlojuz aurkako proban bakarrik hartuko du parte. Gainera, Albert Uztailaren 11tik 15 bitartean Alemanian egongo da pistako Europako txapelketetan parte hartzen.  Erlojuz aurako proba Albert Torres, Lluis Mas eta Victor Cavedok egingo dute.

Cavedo krono

Nesketan hiru izango gara parte hartzaileak. Lucia Gonzalez asturriarra eta Dorleta Zorrilla eta ni Euskaditik. Hasiera batean Eider Mendizabal ere joatekoa zen, baina azkeneko hilabetean izan dituen arazoen ondorioz (eroriko baten ondorioz 7 puntu eman zizkioten hankan) ez da bere forma hoberenean iritsi eta etxean geratuko dela aitortu diote. Hala ere, oraindik Mexikon ospatuko diren Munduko txapelketetan parte hartzeko aukera izango du. Hortarako hilaren bukaeran izango diren Espainiako txapelketetan bere hobekuntza erakutsi beharko du.

Europako txapelketetatik etorri bezain laster junior mailako txirrindulariak, etxera iritsi gabe, Ondan (Kastellon) ospatuko diren Espainiako txapelketetan parte hartuko dugu. Uztailaren 26tik 29ra bitartean egingo dira txapelketak junior eta kadete mailako txirrindularientzat. Juiniorrak, 26 eta 27an hartzen dugu parte. 29an txapelketak bukatu bezain laster Europako txapelketen emaintzen arabera  Mexikora joango gara Munduko txapelketetan parte hartzera.

Ez da bat ere erraza Mexicorako bidaia lortzea baina Europako txapelketan ahalik eta hoberen egiten saiatuko gara bertara joateko. Mexicora uztailaren 29an dijo Espainiar selekzioa eta abuztuaren 13an itzuliko da.

Patti Smith

June 2nd, 2007 by letrak90

07-patti-smith-0029.jpg

Ez nuke sekula amestuko argi dotore hauen azpian rock&rolla gauza zitekeenik… Rock&roll del bueno, txabales! Tarima berria eroriko ote zen edo ez izan zen bezperako mezu errepikatuenetako bat, Victoria Eugenia leku aproposa ote den horrelako ikuskizun baterako… Egia da rockeroak ez gaudela horrelako luxuetan ohituta, baina guk ere apreziatzen dugu dotorezia, soinu aparta, artistaren sinpatia eta enpatia…

Ai! Hau plazerra hau ikusteko aukera izatea!

Ziurrenik Boskoteak ere ez du jakingo zertaz ari naizen eta Landeroñok ezin agoantatu! Hau Historiako klase “interesgarri” horietako bat izaten bukatzeko arriskua du…

07-patti-smith-00012.jpg

- Eskerrik asko- esan zuen. Adoratzeko prest geundenekin hitz egin zuen, eskatutakoa jo zuen (Gloria!)… Jainkosa zelako geunden han, baina berak bere zerua konpartitu nahi zuen nonbait…

Publikoaren aportazio txalotuena hau izan zen:

  • Odón: menos mítines y más rock&roll!

Gazteak ere bazeuden, baina gazte unibertsitarioak (adinagatik esaten dut), ez kintzeañeroak. Argazkian ikusten duzuen eran, burusoil ugari, eta? El viejo rock nunca muere! Zer kontatuko dizuet zuek ere zaletzeko?

Adjetibo ugari entzun ditut bera definitzekoan: la madrina del punk (zuen artean ere sumatu dut zantzuren bat, e?), lesbiana, androgina, gizona, sazerdotisa…

Chicagon jaioa dugu 1943ko abenduaren 30ean (biografo batzuk 1946an esaten dute!). Bai, bai… Atera al dituzue kontuak? Aurtengo abenduan 64 urte beteko ditu (edo 61!), baina bere ahotsak ezagutu genueneko gazi-gozo hura mantendu du, indar beraz kolpatzen gaitu gaur ere eta bere leuntasun harrigarriak laztandu ere bai.

Ai! Hau plazerra hau ikusteko aukera izatea!

Kontzertu luzea izan zen, hamabietan bukatu zen… Nik zerbait hobetu beharko balitz, Anari jarriko nuke telonero, bere Zebra kontatuz edo kantatuz. Bestalde onartzen dut telonerorik gabe ere, tralla izugarria egon zela han… Baina Pattik gitarra hartu bezain laster garbiago ikusi nuen oraindik bi emakumeen artean beti antzeman ditudan similitudeak…

07-anari-011.jpg  07-patti-smith-0007.jpg

Biografoek diotenez, 4 urte zituenean, eskarlatina pasatu zuen eta ikaragarrizko sukar haiek haluzinazio ugari eragin zizkioten, sekula sendatuko ez ziren haluzinazioak. Irudiak errepikatzen zitzaizkiola-eta, begian partxe bat erabili beharrean izan zen. Diario bat idazten hasi zen eta hau izan omen zen bere poesiaren ernamuina.

Ama testigo de Jehová eta aita, berriz, ateoa. Pattiren lanak dikotomia hau ere bizi du:

“Mi madre me enseñó a rezar a los dos años, y eso expandió mi mundo. Fue el mejor regalo que pudo darme: la idea de que, no importa cuán aburrido estés, todavía puedes irte a la cama y rezar, hablar con ese Todo. Fui criada como testigo de Jehová, una fe extremadamente disciplinada. No comulgo con su dogma, pero creo que su rigidez es lo que hace que esa religión sea bella.”

Amodioa ere ezagutu zuen: Arthur Rimbaud.

 

“Cuando tenía dieciséis, realmente quería un novio. Y no me gustaban los chicos del barrio. Entonces encontré Iluminaciones, y vi a este chico en la tapa, y era mi tipo. En realidad, robé el libro porque fue amor a primera vista. Tengo que admitir que no pude entender lo que leí al abrirlo. Pero un instinto me dijo que esas palabras eran hermosas.”

Bai nortasuna eta bai izaera artistikoa osatzen ari zaio eta New Jersey-ko Arte eskolan sartu zen. Eraginak biderkatzen dira han: Jean Genet eta Rimbaud, legez kanpoko artistak, artea eta pekatua nahasten dituzten horietakoak:

“Ya no quise ir al cielo, si no había arte allí”- dio Pattik

Gurasoek ez zuten alaba errebeldearen irrika artistikoak ordaintzeko xoxik eta koltxoi fabrika baten hasi behar izan zuen lanean. Horrela dio 1970ean abesten zuen kantak:

“Yo quería huir.

Me subiré a un tren y escaparé a Nueva York.

Voy a ser tan mala, voy a ser un estrella,

y nunca voy a volver a esta fábrica de mierda”

Mobbing egiten ote zioten? Lankideek gorroto ziotela irakurri nuen behin eta burua komunean sarrarazi ziotela. 1966an haurdun geratu zen eta umea familia katoliko bati adopzioan ematea erabaki zuen. Ama izan eta handik 3 egunetara, Patti Smithek New Yorkerako tren hura hartu zuen.

“En Nueva York conseguí trabajo en la librería Scribner de la Quinta Avenida. Empecé a dar vueltas por el Pratt Institute of Art, donde trabajé posando desnuda para los estudiantes. Estaba leyendo todos esos libros románticos sobre la vida de los artistas, y tenía ganas de encontrar a un artista joven, ser su amante y cuidarlo. Entonces encontré a Robert Mapplethorpe. Él tenía diecinueve años, y era hermoso. Me empezó a enseñar la disciplina y la estructura necesarias para ordenar mi trabajo”,

patti_spread01_large.jpg

Horrela kontatzen digu Pattik harreman hura. Mapplethorpe neska flakoxta harekin txundituta geratu zen eta bere etxera eraman zuen bizitzera. Han atera zion rockeroak hain ezaguna dugun argazki pila hura. Pattik ez zuen oraindik poesian pentsatzen, argazkigintza, eskultura… Horrela Parisera bidaiatzea pentsatu zuen ea Rimbaud eta Jim Morrisonek zapaldutako kaleek zerbait argitzen zioten.

“Fui a la tumba de Morrison en París y no sentí nada. No pude siquiera llorar. Me quedé ahí parada, vacía. Fui a la de Rimbaud después, y me sentí fría. Pensé: a la mierda. Me voy a casa a hacer mi trabajo. No voy a quedarme parada sobre las tumbas de esta gente.”

Pattik berak dio:

“Estoy envuelta en la vida de mis héroes. En mis canciones, en mi poesía. Les he dedicado poemas a Eddie Sedgwick, a Marianne Faithfull, a Frank Sinatra…”

1996ko Gone Again diskan Kurt Cobain-entzako abesti bat du: About a Boy. Pattik ez zuen Cobain ezagutu, baina…

 

“No considero que escribir sea un acto silencioso, introspectivo. Es un acto físico. Cuando estoy en casa, con mi máquina de escribir, me vuelvo loca. Camino como un mono. Me humedezco. Tengo orgasmos. En vez de inyectarme heroína, me masturbo catorce veces seguidas. Tengo visiones. Naves descendiendo sobre las pirámides aztecas. Templos. Así es como escribo mi poesía”,

1977an emandako elkarrizketa batean esan zuen hori.

patti-macferson.jpg

New York-era itzuli bezain laster, bazekien poesia izango zela bere bidea. Chelsea Hotel ospetsuan jarri zen bizitzen Mapplethorpe-rekin. Bikote bikote ez zen aztarna ugari dago eta berehala azalduko da beste gizon bat Pattiren bizitzan: Sam Shepard. Ezkonduta zegoen hau eta sekretua izan zen harremana. Antzezlan bat egin zuten batera: bi idazleren amodioak kontatzen dituen obrak eta, azkenean, Shepard ez zen bere emaztearen aurrean antzeztera ausartu. Elkarrekin egin zuten azken lana izan zen, baina Pattik bere publikoari poesia irakurtzen jarraitu zuen. Ez ziren nolanahiko irakurketak, jende asko hurbiltzen zitzaion eta rockero ugari, batez ere. Joey Ramone-ren hitzak ditugu hemen, Ramones taldeko abeslaria:

“Cada vez que leía un poema, rompía el papel, o agarraba una silla y la tiraba contra la pared. Era fantástica”.

Berehala konturatu zen Patti beste zerbait ere falta zela eta gitarrista bati, Lenny Kaye-ri eskatu zion bere irakurketetan laguntzeko. Errezitaldiak rock kontzertu baten antza hartzen joan ziren.

patti-smith-horses.jpg

Lehenengo albuma Horses izan zen, 1975ean, eta John Cale-k (Velvet Underground taldeko kide ohia) ekoiztu zion. Diskaren azala lehen aipatutako Mapplethorperen argazki eder haietako batek osatu zuen. Patti ez da gizona. Ezta andrea ere. Gloria abesti mitikoarekin hasi zuen diska:

“Jesús murió por los pecados de alguien, pero no por los míos”.

Nobio berri baten eragina ere atzematen hasi zitzaion: Tom Verlaine, Television taldekoa.

patti-smith-86.jpg

Bigarren diska Radio Ethiopia izan zen, 1976an. Nerabe errebeldearen errezoak. Genet izan zen bere inspirazioa. Album hau aurkezterakoan, Patti eszenategitik erori eta bizkarrezurreko bi orno hautsi zituen:

“Estaba haciendo mi número más intenso, Ain’t it Strange, una canción donde desafío a Dios, le pido que me hable, canto: Mano de Dios, siento tu dedo, pero no me marea, soy un torbellino, pero no caigo. Y caí”.

patti_smith_easter.jpg

Smith-entzako Jaungoikoaren seinale bat. Beste bi album atera zituen: Easter (1978) eta Wave (1979).

pattismithtrampin1.jpg

Eta erretiroa. 1996 arte. Detroit-en bizi izan zen, Fred “Sonic” Smith (MC5 taldeko gitarra) , bere senarrarekin. Bi seme izan zituen, Jackson eta Jesse. Horrela esan zion bere lagun min bati:

“Encontré a mi hombre, y toda mi vida estuve buscando a un hombre a quien amar. Quiero tener hijos y ser una buena madre y una buena esposa. Eso es todo lo que quiero hacer”.

Lagunak ez ziren harritu.

“Detrás de toda su imagen revolucionaria, del Yo Soy Rimbaud, había algo secreto. Ella era Billie Holiday: el arte estaba ahí, pero era obvio que iba a dejarlo todo, tarde o temprano, por su hombre”.

Bikotearen berririk ez zen apenas izan. 1988an jakin genuen zerbait (garai hartan ni neu ere ama izan berria nintzen eta horrek asko urruntzen du rock&rolla!). Robert Mapplethorpe sidaz hiltzear zegoenean grabatu zuen diska berria: Dream of Life.

pattismithsetfreedm.jpg

“Robert me fotografió cuando cumplí cuarenta, mientras grababa Dream of Life. Me hizo sostener una mariposa azul, el símbolo de la transformación. Yo estaba embarazada de tres meses de mi hija Jesse. El invierno siguiente tomó nuestro retrato familiar en su estudio de Nueva York, la última vez que fui fotografiada por mi amigo. Poco después, Robert nos visitó cuando grabamos la canción para mi hijo, The Jackson Song. No estaba bien, y se acostó en un sofá en el estudio. Richard Sohl se sentó al piano, y yo a su lado. Fred se nos acercó y dijo, sencillamente: Hágannos llorar. Tocamos la canción dos veces. La segunda fue lo mejor que pudimos hacer… Yo miré a través del vidrio y vi a Robert, durmiendo, lleno de paz. Fred estaba parado a su lado, llorando en silencio.”.

Urtebete beranduago, 1990ean Richard Sohl ere hil zen.

1994an Fred Smith, senarra, hil zen.

Hilabete beranduago, Todd Smith, anaia hil zitzaion.

Bi urte pasa ziren eta Pattik diska berria editatu zuen: Gone Again. Handik urtebetera beste bat: Peace and Noise, William Burroughs lagun hilari zuzendua. Abestietako bat Fred Smithekin batera idatzi zuen: Persuasion.

“Quería tener algo de él en este disco. Es importante para mí seguir adelante con su trabajo, y seguir recordándolo.”

Bien semea den Jackson-ek ere gitarra jo zuen hemen:

“Toca igual que su padre”…

patti-smith60.jpg

Nonbait irakurri dut Lou Reed-en pausoak jarraitzen ari dela orain… Ez nuke hori esango. Artistikoki antza hartu badute ere, eszenategi gainean orain ez asko ikusi dugun Lou-k ez du publikoarekin konektatzeko inongo gaitasunik erakutsi, bideoari ON botoia zapaltzea bezala izan da. Pattiren lana oso bestelakoa izan da, elkarrizketa eta ez monologoa. Hala ere, nire gaztaroko ametsa ezin dut hemen erakutsi gabe utzi. Ea argazki eder hau:

patti-lou.jpg

Patti Smithen lan berriko hamabi abestiak beste batzuek idatziak dira, baina denak dira bereak.

 

… Bertsio diskoak, baita onenak ere, laster gelditzen dira baztertuta. -Irakurri dut Berrian- Ez da hori gertatuko, ordea, Twelve izeneko honekin, aukeratutako kantuak berriro sortu dituelako Patti Smithek, bakoitzaren izaera ondo estudiatuz. Konposaketa batzuk ez ditu ia aldatu, bere estilotik hurbil direlako, …, baina beste batzuk ezusteak izan dira: Tears For Fears -apartekoa Everybody Wants To Rule The World aspaldikoaren bertsioa-,

Paul Simon -Graceland diskotik hartutako Boy In The Bubble- eta, batez ere, Nirvana. Smells Like Teen Spirit esangura gehiegi duen abestia da eta bertsioa egiteak arrisku handia dauka, baina Patti Smithek kantu berria sortu du haren

patti1.jpg

gainean, banjoa, biolina eta beste hainbat country / bluegrass elementu

erabilita. Abesti berria Kurt Cobainek garrasi batean kantatzen zuenaren berdina da esentzian, nahiz eta itxura erabat desberdina duen. Txalotzekoa da abeslariak Are You Experienced? kantuarekin egindakoa ere; The Jimi

Hendrix Experience taldearen gailurra den horri heltzerakoan, gitarra bigarren planoan utzi du. Hendrix mitoaren imitatzaile bat bilatu ordez abestiaren poesia

xurgatu du, Esperientzia al daukazu? galderak bere garaian eta bere testuinguruan zuen indarra interpretazio lan berri batera eramanez.

Informazio gehiago nahi baduzue:

Ai! Hau plazerra hau ikusteko aukera izatea!

Barkatu, Boskote! Artikulu hau zetxobait kopi-paste egin nahi nuke Batxi2ko espazioan. Autoplagio pixka bat, badakizue…

Larga vida al rock&roll!

Ai! Hau plazerra hau ikusteko aukera izatea!

Azkeneko hilabeteko lasterketak

May 27th, 2007 by letrak90

Asteburu honetan, Espainiako emakumeen pelotoiak, bi lasterketa gogor izan ditu. Bi hauek, Nafarroan izan dira. Lehena Espainiako kopako puntuagarria Lizarran eta bigarrena Trofeo Euskal Herriarako puntuagarria Atallon.

Lizarrako lasterketa aurten ospatu da lehen aldiz eta bertakoak oso gustura geratu dira lasterketaren emaitzarekin. Bertan kadete mailakoek 48km bete behar zituzten, jubenilak 71km eta elite mailako txirrindulariak 105km bete behar zituzten. Lasterketan, aurreko astean Madrilgo lasterketan bezala, gonbidatu berezi bat genuen. T-mobile talde profesionaleko Oenone Wood Australiarra. Errenterian jarri du bere bizikileku berria, eta bertan dagoenez, gurekin parte hartzera erabaki du. Horrez gainera, Comunitat Valenciana taldeko nesken falta ere somatu da, hauek Tour d’Audde (Frantzian) korritzen baitzeuden.

Lasterketa hasi eta berehala ihesaldi saiakerak izan ziren baina haizearen ondorioz inork ez zuen lortu aurrrera joatera. Lizarratik Ancin herrira zijoan lasterketa handik Oco herrira eta Murietatik aurreko bidera itzuliz Lizarrara buelta. Lizarran pasa ondoren Iratxeko kanpinera zijoan lasterketa. 40.kman zegoen lasterketa iratxeko gainean eta momentu hori oso une erabakigarria izan zen, bertan puskatu baitzen lasterketa. Oenone Wood Australiarrak atakatu eta bakarrik ihes egitea lortu zuen beste guztiak atzean utziz. Saiakera ugari egon ziren atzeko taldean baina inork ez zuen lortu Australiarrarekin bat egitea. Takde horretan 3 jubenilek lortu zuten jarraitzea, Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi), geroago irabazle izango zena, Irene San Sebastian Belca taldeko tolosarra eta Ane Santesteban Bruesa taldeko errenteriarra.

oenone-wood.jpg

Nik ezin izan nuen talde horretan jarraitu eta iratxe gainean, pelotoia baino 20segundu atzerako iritsi nintzen. Ezinezkoa egin zitzaidan aurreko taldea hartzera eta 5km beranduago atzeko talde batek harrapatu ninduen, gero, talde horretan egin nuen lasterketa osoa. Azkenean helmugan azkarrena izatea lortu nuen nire taldetik eta 4. sartu nintzen jubenil mailari dagokionez.

Elite mailari dagokionez, Lezaungo mendatean, Maria Gallastegi (Debabarrena-kirolgi) ihes egitea lortu zuen. Ez zuen lortu inongo momentuan Oenone Woodekin bat egitea, honek geroz eta distantzia handiagoa ateratzen baitzien bere aurkariei baina hala ere, tropela atzean uztea lortu zuen fuerte dagoela erakutsiz.

Helmugan 3. Iosune Murillo izan zen (Bizkaia-Panda-Sofware) eta honekin Espainiako kopako lider jartzea lortu zuen. Iosunek 202 puntu ditu eta oso gertutik jarraitzen dio Alicia Palop (Odeco) 201 punturekin. Jubeniletan liderra Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) dugu besteenganako distantzia handiarekin, 327 puntu ditu hain zuzen ere. Ni hirugarren postuan nago 241rekin.

Kadete mailan Rocio Loureda (Klimanor) galiziarrak lortu zuen garaipena, bigarrena Tania Calvo (Michelin) gasteiztarra izan zen eta hirugarrena Ariadna Rambla (Animals del Monte) balentziarra izan zen. 4. Gloria Rodriguez (Roldan) kadete mailako liderra izan zen. 4.postu hau oso arraroa egin zitzaigun guztioi orain arte aurten lehiatu diren guztiak berak irabazi baititu.

Gaur goizean Trofeo Euskal Herriako 3.proba puntuagarria ospatu da. Gaurkoan atzo baino talde gutxiago izan dira, Euskaldunak ez direnak ez baitute puntuatzen, hala ere, gehiengoak parte hartu dute eta 100 txirrindulari inguru izan gara irteeran.

Lasteketa Atallon hasi, Nafarroa eta Gipuzkoako mugaraino jaitsi eta Azpiroz mendateko lehenengo kilometroraino igo behar genuen eta hortik berriro ere mugara jaisti eta Atallon bukatuko zuten kadete mailakoek. Jubenilek eta Elite mailakoak beste bira bat bete behar genuen.

Tropela batera joan da Azpirozeko mendatera arte. Bertan 15eko talde bat egin dugu eta talde hori izango zen gero helmugan garaipena jokatuko genuenak. Nik 6ko talde txiki batean geratu naiz 50mra baina jaitsieran nire taldekoak atzean utzi eta aurrekoak harrapatzea lortu dut. Asko sufrituta taldean jarraitu dut eta mugan buelta eman ondoren dena goraka zela jakinda taldean ahalik eta gehien irauten saiatu naiz. Oso gogorra egin arren Azpirozen berriro ere taldeak gurpiletik atera nau baina oraingoan aurreko itzulian baina gehiago zenez (150m inguru), izugarrizko lana egin behar izan dut aurrekoak harrapatzen. 10km kostatu zait aurrekoak harrapatzera baina harrapatutakoan helmugara gindoazenez, indarrak ahalik eta hobekien mantentzen saiatu naiz sprint finalean gailentzen saiatzeko.

Ihesaldi saiakerak ere izan dira, baina inork ez du lortu joatea, beraz, sprintean erabaki da lasterketa. Oso urrutitik jo du Leire Olaberria (Cespa-Eustrak) taldeko pistardak sprina eta Oenone Wood (T-mobile) beraren atzetik atera da nahiz eta ez lortu gainditzen. Haren atzetik Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) irten da baina nik nituen azkeneko indarrak berari gainditzen bukatu ditut, ondorioz jubenil mailan garaipena lortu dut. Helmugara ler eginda iritsi naiz eta lasteketa horren ondoren zegoen kronoigoera ez dut korritu ez bainintzen gai bizikleta gainean egoteko ere. Kadete mailan gaurkoan ere Rocio Louredak (klimanor) irabazi du.

.p5270028.JPG

Honen ondorioz, Trofeo Euskal Herriari dagokionez, Elite mailan Maria Gaillastegi (Debabarrena-kirolgi) dugu liderra, jubenil mailan 3tik 3 niretzako, beraz, lider jarraitzen dut eta kadete mailan Dorleta Escarmendi (Allerru) da lehena.

Kronoigoera ez zen puntuagarria eta parte hartzea ez zen beharrezkoa. Tropel erdia bakarrik irten da. Igoera Azkarate mendateraino zen eta 3kmko igoerra gogorrari ekin behar zioten txirrindulariak. Kadete mailan hirugarrena aste buru honetako Rocio Loureda (Klimanor) galiziarrarentzat, jubeniletan Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) izan da azkarrena eta elite mailan Ione Mugikak (Debabarrena-kirolgi) lortu du gailentzea.

Aurreko asteei dagokionez, pasa den astean Madriden izan genuen Espainiako kopako 5.puntuagarria eta bertan elite mailan Oenone Wood (T-mobile) izan zen azkarrena. Bigarrena Sara Ortiz (Fonorte) izan zen eta hirugarren Belen Lopez bizikleta.com taldeko kadiztarra izan zen. Jubenil mailan irabazlea Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) izan zen. Podimean Ane Santesteban (Bruesa) eta nik lagundu genion.

Orain dela bi aste Ordoñanan (Araban) izan genuen Trofeo Euskal Herriako 2.proba. Elitetan Gemma Pascual (Bizkaia-Panda-Software) izan zen garailea, jubeniletan ni eta kadete mailan Tania Calvo (Michelin).

Orain nire helburua Europako txapelketetara joatea da horretarako astero pistara joan behar naiz eta Leire Olaberriaren laguntzaz (Munduko txapelketan 5.) europako txapelketetarako prestatuko naiz. Oraingoz bai errepidean eta bai pistan aukerak ditut eta aukera horiek ondo aprobetxatu nahi ditut urte bukaeran nire helburuak bete ahal izateko.

[these walls - tedy geiger]*

May 24th, 2007 by letrak90

Abesti bikaina gero, BoSkOtE*n ipintzeko modukoa

goza ezazue[!]

Psikologiarako pelikula???

May 21st, 2007 by letrak90

Kaixo, denoi!

Ba al da inor hor? Edo Beasaingo festatan galdu zarete denok? Edo ikasi eta ikasi ari zarete notak igotzen eta abar…

Psikologiako klase bat bota dut faltan albiste hau irakurri dudanean:

Eixampleko bortxatzailea askatu dute

Uf!

Laster arte!

OpORrAk eTa bEasAinGo FeStaK[!!!]*

May 16th, 2007 by letrak90

Kaixo lagunok!

iritsi dira oporrak eta boskotekook dena gainditu dugunez… oprretan gaude dagoeneko!!bakoitzak noski bere planak ditu opor hauek igarotzeko, baina planik bikainena… Beasingo festetan botako dugun juerga!!Bi asteburu etxean ikasten igaro ondoren iritsi da desfaserako garaia!!!!jajajajaj………..Boskoteotako bat saloura doa,  beste bat mendi ibilaldiak egitera, gure txirrindularia ahal bada  Mexikora eta klaseko beasaindarran eta besteok….. GAUPASA!!!!!!!

Hala ere, gauden lekuan gaudela martxan jarraituko du gure boskotek, gure eguneroko txutxumutxuen berri emanez!!

aioooooooo!!!!

Bidasoako Itzulia Mancusorentzat

May 13th, 2007 by letrak90

Asteazkenean hasi eta atzo bukatu zen 23urtez azpiko mailako itzuliarik garrantzitsuena Espainia mailan. Bidasoako itzuliak lau etapa zituen. Lehenengoa Irun-Hendaia (129.5km), bigarrena Hendaia/ficoba-Igantzi (126.3km), hirrugarrena Hondarribia-Hondarribia (131.5km) eta azkena Irun-Irun (105.3km).

Proba honek izugarrizko maila du eta meritu harrigarria dute proba hau bukatzea lortzen duten txirindulariak. Bertan Espainia osoko talderik onenak hartzen dute parte eta horiez gainera, G.S.Unidelta italiarra, La Pomme Marseille eta Entente Sud Gascoine frantziarrak eta Lokosphinx-urbycolan errusiarra. Guztira 7 txirrindulariko 21 taldek osatzen zuten tropela.

img_5902.jpg

Tropelean 4 goierritar genituen, 2 ordiziar, beasaindar bat eta ormaiztegitar bat. Ordiziarrak biak Azpiru-Ugarteko txirrindulariakk Pedro Jose Calvo eta Pedro Usabiaga genituen. Beasaindarra, hau ere Azpiru-Ugarte taldekoa, Julen Gonzalez genuen eta azkenik Ormaiztegiko Gorka Izagirre Seguros Bilbaoko txirrindularia azken egunera arte garaipenaren lehian aritu zena.

Aurtego edizio honek bere gogortasunaz gain beste faktore garrantzitsu bat ere izan du, beroa. Bero itzela izan dute lau egun hauetan eta honek proba oraindik ere gorragoa egin du.

Lehenengo etapan ihesaldi sahiakera asko izan ziren baina inork ez zuen lortu helmugara iristera. Azken kmetan sartuak zeudela Salvatore Mancuso italiarrak ihes egitea lortu zuen eta helmugara 7seguduko errentarekin iristea lortu zuen. Gurutze eta Meagaseko portuak igo behar zituzten txirrindulariak, hala ere, etapa nahiko laua zela esan daiteke besteekin alderatuz.

Bigarren etapa, etaparik garrantzitsuena, Hendaia eta Igantziren artean ezabaidatuko zen. La Piedad, Salidas, Gorostieta, Belate eta azkenik Igantziko herrira igo behar zuten. Hemen ere ihesaldi saiakera asko egon ziren baina inork ez zuen lortu helburua. 32 txirrindulariz osatutako taldetxo batek jokatu zuen garaipena eta garaipena Andres Aveli Antuña Wurth taldeko txirrindulariarentzat izan zen. Liderra talde honetan sartu zen beraz ez zuten lortu 7segunduko errenta hori gutxitzea.

Hirrugarren etapa Hondarribian hasi eta Hondarribian bukatzen zena, Ziga eta Jaizkibeleko portuak igotzen zituzten. Lasterketa hau oso azkarra izan zen. Lasterketako lehenengo orduan, 45.7!ko batazbestekoa egiteko lortu zuten. Honek probaren gogortasuna argi erakusten du. Zigako gainean faborito nagusiak beraien artean ondo zaindu ziren elkar eta batera igo zuten mendate osoa. Jaizkibeleko mendatean berriz etorri ziren erasorik garrantzitsuenak. Lehengoa proba egiten Fabricio Ferrari Azpiru-Ugarteko uruguayarra izan zen. Jaizkibeleko ia zati handiena egin zuen ihes eginda baina azkenean harrapatu egin zuten. Hector Gonzalez (Saunier Duval) ere ez zen geldirik egon eta hainbat eraso jo zituen. Manusoli liderrak ihesaldi guztiak kontrolatzen saiatu zen eta Jaizkibel goran berarekin zituen guztiak. Faboritoen taldetxo honetan, bi gipuzkoar genituen, Gorka Izagirre (Seguros Bilbao) ormaiztegiarra eta Altzoko Aitor Olano ( Bidelan-kirolgi). Gorkari azken metroak oso luzeak egin zitzaizkion eta 25segundo galdu zituen mendatearen gainean. Hala ere,ziklokrosak ematen dion teknikari esker jeitsiera ikusgarri bat egin zuen eta aurrekoak harrapatzea lortu zuen. Jaizkibeletik tropela helmugara zihoan eta Gorka ez zen gustora geratu harrapatzearekin bakarrik guztiak pasa eta irabaztea lortu baitzuen. Honekin Gorkak sailkapen nagusiko bigarren postuan jartzea lortu zuen.

Laugarren eta azkeneko etapa, oso etapa mugitua izango zela ikusten zen. Izan ere, 7 eta 20segundu bitartean 30 txirrindulari zeuden. Irun-Irun etapak guztietan motzena, 105km osatua zegoen eta Gurutze, Xoxoka eta Erlaitz igoko zuten Irungo Colom paseoan bukatzeko.

Erasoak etengabe aritu ziren egunean zehar baina Unideltako txirrindulariak ez zeuden prest lideratoa beste bati ematea eta gogor aritu ziren lanean hori ez gertatzeko. Azkeneko mendatea, Erlaitzekoa, %20ko alpadak zituen eta bertan zeinek erakutsiko zuen bere nagusitasuna ikusteko zegoen. 8 txirrindulari izan ziren honenen artean aritu zirenak. Bertan liderra, Mancuso, bere taldekidea, Monguzzi, Ferrari (Azpiru-Ugarte), Aitor Olano (Bidelan-kirolgi), Andrey Amador (Lizarte), Daniel Martin (La Pomme Marseille), Andres Aveli Antuña (Wurth) eta Hector Gonzalez (Saunier Duval) izan ziren. Gorka Izagirre ormaiztegiari oso gorra egin zitzaion Erlaitzeko portua eta helmugan 1.32 galdu zuen. Hala ere, txalotzekoa da 19 urte besterik ez dituen 0rmaiztegiar honen lasterketa.

Zortziko honetatik Monguzzi italiarrak, azken kilometroan, ihes egitea lortu zuen eta 7segundoko errentarekin iritsi zen helmugara. Bigarrena bere garaipena ospatuz Mancuso iritsi zen eta etapako hirugarrena Fabricio Ferrari izan zen.

Mancuso garaipena ospatzen

Klasifikazio generalean, Mancuso (Unidelta) izan zen lehena, bigarrena Andrey Amador (lizarte) eta hirugarrena Cristiano Monguzzi (Unidelta) izan zen. Lehen Euskalduna, Aitor Olano (Bidelan-Kirolgi) izan zen 5 postuan. Gorka Izagire (Seguros Bilbao) 10.postuan geratu zen.

Beste goierritarren artean Pedro Usabiagak bakarrik lortu zuen proba amaitzea. 69.postuan sailatu zen.147 txirrindularik hartu zuten parte lehenengo etapan eta 85 bakarrik iritsi ziren helmugara. Honek garbi erakusten du proba honen gogortasuna.

Julen Gonzalez beasaindarra ere bikain aritu, baina azkeneko egunean, gurpileko erradio bat hautsi zuen eta erretiratu egin behar izan zuen.