mIkA^^
Gaur egun Londresen bizi den libaniar hau da 2007ko promesarik handiena, BBCek eginiko inkesta baten arabera. Bere lehen lana 'Cartoon in life emotion' duela hilabete argitaratu zen eta jada zerrendetako lehen postuan dago Britainian. Jada, aditu batzuek Prince edo Elton John handiarekin alderatzen dute.
Duela 23 urte jaio zen Beiruten. Líbanoko gerratik iheska ibili behar izan zuen eta hainbat herrialdetan bizi izan zen (Kuwait,Paris), azkenean Londresen finkatu zen.
Hainbat diskografiatatik baztertua izan zen, haien ustez komertzialegia baitzen. 2006an Universalekin contratu bat sinatu zuen eta jada kalean da bere lana. Lehen singlea 'Grace kelly' da, doinu arraro eta erakargarriak eskaintzen dizkiguna (txertaturiko bideoan duzue ikusgai).
Pertsonalki, letratako gelan asko gustatzen ari den abesti bat da, ekonomiako irakaslea ere txora-txora eginda dugu kanta honekin. Uste dugu Mikak oraindik gauza asko dituela erakusteko, besterik ez hurrengoan gehiago!
by_theway*