Pistako munduko txapelketa
Martxoaren 29an hasi den eta apirilaren 1ean bukatuko den elite mailako munduko txapelketa hau Mallorcako Palma Arena belodromoan ospatuko da.
Bertan 5 euskaldunek hartuko dute parte. Gizonezkoetan Unai Elorriaga Cespa taldeko txirrindulari bizkaitarra, Asier Maeztu Bidelan taldeko donostiarra eta Hodei Mazkiaran Alsasuarra. Emakumezkoetan bi izango ditugu. Ainhoa Pagola Tolosa C.F taldeko tolosarra eta Leire Olaberria Cespa taldeko ikaztegietarra.
Asier eta Leirerentzat ez da beraien lehenengo munduko txapelketa izango. Bi hauek badakite zer den horrelako proba batean parte hartzea; beste hiruentzat, berriz, hau izango da lehenengo aldia.
Gizonekoen oniumeko 200m-ek ireki dute txapelketa. Michael D’Almeida frantziarra izan da garailea 10.278 denborarekin. Espainiarren artean Pedro José Vera izan da parte hartzailea eta 13.postuarekin geratu da 11.394 denborarekin..
Ondoren historian lehenengo aldiz ospatu den emakumezkoen taldekako velocidadea izan da. Proba honetan bi itzuli eman behar izan dituzte ahalik eta denbora gutxienean. Biak batera irten eta lehengo biraren ostean aurrean doan txirrindularia kendu eta gurpilean doanak emango du bigarren itzulia.
Proba honetan Ainhoak eta Leirek hartu dute parte. Ainhoak irteera ezin hobea egin du, Leireri gurpilean sartzeko zailtasun handiak jarriz, hala ere, 10. postu bikain bat lortu dute 36.354 denborarekin. Britainiarrentzat izan da lehengo postua 33.630 denborarekin.
Geroago goizeko oniumaren bigarren probari ekin diote txrrindulariak. Oraingoan scratch proba. Scratcha lasterketak ez du zailtasunik. Aurretik jarritako distantziaren arabera, hainbat itzuli bete beharko dituzte eta hauek bukatutakoan helmugan lehena pasatzen dena izango da garailea. Walter Fernando Perez argentinarra izan da garailea. Lehenengo 4 txirrindulariak tropelari itzuli bar hartzea lortu dute eta helmugan lau hauen artean jokatu dute lasterketa.
Scratch lasterketa amaitu bezain laster, gizonezkoen persekuzioetak serie klasifikatorioak ospatu dira. 4km-ko proba honetan txirrindularia bera bakarrik irtengo da eta distantzia ahalik eta denbora gutxienean bete beharko du. Faboritoen artean Sergi Escobar Kataluniarra genuen eta ez du huts egin. Kataluniarra 3.postua sailkatu da 4.20.501 denborarekin. Bradley Wiggins britaniarrak irabazi du 4.15.976 denborarekin. Bigarren sailkatua Robert Bartko izan da 4.20.487 denbor arekin. Sergi 14 ehunenengatik geratu da arratsaldean urrearen bila joateko aukerarik gabe. Aipatzekoa da ere 4. postuan sartu den Toni Tauler balearra 4.22.795 denborarekin. Beraz bi hauek arratsaldean brontzearengatik arituko dira, beraz, espainiar selekzioak dagoeneko badu domina bat bere esku.
Azkenik, lehengo eguneko goiza amaitzeko, oniumeko 3 proba izan dute txrrindulariek. Persekuzioa egin dute hauek ere.