Archive for April, 2007

PSIKOLOGIA: Elephant

Thursday, April 26th, 2007

Ez dira etxekolanak, baina… etxean pentsatu nuela eta…

Koldo Mitxelenan nago, bilerarako ordua noiz iritsiko den zain. Aurreko ostegunean baino ixilseago, noski…

Pelikula ikusten arituko zaretelako ustean nago. Atzo prestatutako informazioa ez zidan hemen idazteko denborarik eman eta orain zintzilikatuko dizuet.

Gaurko klaserako pelikula

  La lista de Schindler Steven Spielberg genuen programatuta, baina ni egon gabe… Ez dakit. Aldatu egin nuen eta hau ikusten arituko zaretelakoan nago:   Elephant (2003), Gus Van Sant

Ondo pasa Landereño gabe!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño


Hitz egin dugun argazkia…

Tuesday, April 24th, 2007

mursiipod.jpg

Esan dizuet oso argazki bitxia dela, e? Denetik dauka…

K

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

Espainiako kopako puntuagarria Gironako Torroella de Montgrín

Monday, April 23rd, 2007

Joan den asteburu honetan Espainiako kopako 4. proba puntuagarria ospatu zen. Alange (Merida), Callosa de Segura (Alicante) eta Sevilla ospatu ondoren oraingoan Torroella de Montgín (Girona) ospatzen zen. Bertan, bi proba ospatu ziren 3 kategorientzat, hau da, larunbatean erlojuaren aurkako proba izan genuen eta igandean karreterako lasterketa ospatu zen.

ana henestrosa

Txirrindulari guztiok, Delfin verdeko kanpinean geunden ostatuz beraz, erlojupekoa kanpineko sarrerako bidean egin zen. Guztira 9kmk osatzen zuten proba. Elite mailan, Ana Henestrosa (Costa Brava-Delfin verde) kataluniarra izan zen lehena. 13:11 behar izan zuen ibilbide osoa egiteko. Henestrosak etxeko taldeari garaipen ederra eskaini zion, izan ere, bigarren postuan Maribel Moreno (Comunitat Valenciana) espainiako txapeldun ordea sailkatu zen. Hirugarrena Rosario Rodriguez (Comunitat Valenciana) helmugaratu zen.

Junior mailan Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) balmasedatarra, Espainiako txapelduna duguna, izan zen garaile. 13:48n bete zituen ibilbidearen 9kmak eta denbora zoragarri honekin 8.sailkatu zen elite mailako neskekin parekatu ezkero. Bigarrena Eider Mendizabal (Azpiru Inmobiliaria) lasartearra izan zen. Lasartearrak 30seg galdu zituen eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hirugarrena Maria del Mar Bonnin balearra izan zen.

Katede mailan irabazlea Inma Moran (AEL) izan zen. Bigarrena Mercedes Manzanares (Monteoro) Ciudad Realgo neska izan zen eta 3. Pilar Martin (Comunitat Valenciana) izan zen.

Igandean berriz, karreterako proba ospatu zen. Elite mailako neskak 100km bete behar zituzten, junior mailakoak 87km eta kadeteak 62km. Lasterketa nahiko laua zen, baina lasterketa hau bereziki gogorra egin duena, bertan jotzen duen haizea da. Haizea eta azkeneko 5kmak goraka zirela jakinda, txirrindulariak helmugara ler eginda eta talde txikitan edo banan-banan iritsi ginela ikusteak ez digu bat ere harritu behar.

Elite mailan Agurtzane Elorriaga (Bizkaia-Panda) taldeko txirrindularia izan zen irabazlea. Karrera erdialdean bera bakarrik ihes egitea erabaki zuen eta lasterketan zehar 5 minuko errenta lortu bazuen ere, amaieran 1.53rekin iritsi zen helmugara. Bigarren posturako jokoan 5 neska iritsi ziren sprintean eta hauetan azkarrena Ana Belen Garcia (Comunitat Valenciana) izan zen. Hirugarrena Iosune Murillo (Bizkaia-Panda) izan zen. Talde honetan azkena sailkatu zena, Sara Ortiz kantabriarra izan zen eta honen bestez 23urtez azpiko sailkapeneko lehen postua mantentzea lortu zuen. 8.helmugan Rosario Rodriguez izan zen eta honek ere bere elite mailako lideratoari eustea lortu zuen bere aurkari nagusia Arantzazu Azpiroz, Bizkaia-Pandko berastegitarra, hamaikagarren postuan sartu baitzen helmugan.

Talde honetik oso gertu Dorleta Zorrilla izan genuen eta beraz, aurreko eguneko garaipena errepikatzea lortu zuen. Bigarrena Bruesa taldeko Ane Santesteban errenteriarra izan zen. Ondoren 4 neskak osatzen genuen talde bat iritsi ginen helmugara eta talde hortako lehena Catalina Rayo balearra izan zen, beraz, berarentzat izango zen 3. postua. Niri azkeneko metroak luzeegiak egin zitzaikidan eta 6.postuarekin konformatu izan behar nuen.

Dorleta Zorrilla Espainiako kopako liderra junior mailan

Junior mailako Espainiako kopako sailkapenari dagokionez, Dorleta Zorrilla dugu lider. Aurreko astean Sevillan irabazi ondoren lider jartzea lortu zuen eta atzoko garaipenak lehengo postuan finkatzeko aukera eman dio. Orain 207 puntu ditu eta 164rekin Maria Jose Gomez galiziarrak jarraitzen dio. Jubenil mailan oso parekatuak daude gauzak izan ere, lehenengo 7ak oso gertu baikaude. Hirugarrenak, Ane Santestebanek, 158 puntu ditu, Eider Mendizabalek 157, Lucia Gonzalez asturriarrak eta nik 5,postua partekatzen dugu 147 punturekin eta zazpigarren postuan Catalina Rayo dago 146 punturekin.

Kadete mailan ostera, 4tik 4 Gloria Rodriguez (Roldan) murtziarrarentzat. Lehenengo urtea izan arren kategorian bere nagusitasuna erakusten ari da. Bigarrena Rocio Loureda (klimanor) galiziarra izan zen eta hirugarrena helmugaratzen Blanca Martin izan genuen.

Urrengo proba puntuagarria maiatzaren 19an izango da Madriden. Euskaldun sariari dagokionez, urrengo lasterketa, maiatzaren 12an ospatuko da Salvatierran (Araba). Bertako liderra ni naiz Balmasedako lasterketa irabaztea lortu bainuen, beraz, lehengo postuari eusten saiatuko naiz, nahiz eta aste horretan azterketen ondorioz biziketa gutxi ikutu.

BORIS YELTSIN hil da

Monday, April 23rd, 2007

ex_presidente_rusia_boris_yeltsin_fotografia_tomada_septiembre_2006.jpg Kaixo, letrerok!

Biharko albiste hau komentatuko dugu. Irakurriiiiiiiiiiiiiii!

http://psikologiabatxi1.spaces.live.com/

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

La QuE Se AvEcInA*

Monday, April 23rd, 2007

laqueseavecina

 Iritsi da Telecincora, atzo hasi zen ‘Aqui no hay quien viva’ren jarraipena den ‘La que se avecina’. 4 milioi pertsona izan ziren lehen atala ikusi zutenak. Pertsonaien aurkezpena egin zen eta hainbat barre bota genituen. Gaueko 23.00 aldera hasi zen eta %28ko share-a izan zuen.

Aste honetatik aurrera, Igandean, 22.00etan ikusteko aukera izango dugu. http://www.laqueseavecina.telecinco.es orrialdean telesail honi buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

Ez itzazue galdu bizilagun komunitate honen abenturak!

Hurrengora arte!

PD: Gaur ‘El conquistador del fin del mundo’ko finala!

BoSkOtE*

A zE AstEbUruA…[!]*

Monday, April 23rd, 2007

Kaixo boskotekideok! Hementxe gaude, ohikoa den bezala gure bloga aurrera eramanez. Gaurkoan, izan dugun asteburuari buruz hitz egingo dizuegu.

Lehenik eta behin, Lazkaon izandako giroa aipatuko dugu. Oso gau ederra izan zen benetan. Drindotsen kontzertu ikaragarria izan genuen izpide (¬¬). Gure ustez, txosnetan egon zen girorik ederrena, ez ginen kiskali (tabernetan bezala) eta barre ugari egin genuen. Tabernak jendez gainzeka zeuden 24.00tatik aurrera. Giro onena zegoen taberna ‘Heren’ izan zen, dudarik gabe, eta Ihintzaren ustez ‘Gerriko’ ere.  Azken finean, gau itzela, txo.

Bestalde, Errealaren partidua dugu aipatzeko. Anoetan izandako giroa, ezinhobea izan zen. Lehen zatitik nagusitu zitzaion Erreala Atletikori. Darkoren golaren ostean, stadioan zoramena izan zen: hantxe egon ginen denok saltoka eta pozez zoratzen. Goletik aurrera, Madrilgo taldeak aukera ugari eduki zituen, batez ere, Ansotegiren hutsengatik, baina bigarren zatian, Lotinaren taldea esnatu egin zen, eta Saviok bigarrena sartzean, Anoeta “erori” egin zen. Hura bai festa! Olatua ere egin genuen! Partidua amaitzean, jokalariak txalo artean agurtuak izan ziren eta denok etxera oso pozik joan ginen.

Aupa Erreala!!  Posible da!!

MaReA bErRiRo erE buELtAn*

Sunday, April 22nd, 2007

Hemen dira berriro ere! Nafarroako talde rockeroak beraien azken lana eskaintzen digute ‘Las aceras están llenas de piojos’ eta horrekin batera beraien single berria ‘El aceitunero’. Beraien estiloa ez dute galdu diska honetan eta beraien jarraitzaile garenoi ez digute hutsik egin.

Maiatzaren 11an, Donostian izango dira Anoetako belodromoan berain lan berria aurkezten! Animatu zaitezte! Guk ez dugu hutsik egingo, ezta Ari? jaja. Beno ba, besterik ez, hurrengoan gehiago!

by_theway*

Ñoñosti

Thursday, April 19th, 2007

Gauza asko genituen egiteko:

  • Anak bizikletarako betaurrekoak jaso behar zituen.
  • Ihintzak tortila bokata jan nahi zuen Bideluzen.
  • Alainek Geronimora joan nahi zuen.
  • Ignaciok arkatza belarrian paseatu nahian zebilen.
  • Elena Anak esandako pastellikidodetxokolate probatzeko irrikan zebilen.
  • Landereño desaprensiva incita a inocentes alumnos de DBHO1 morenitok jatea.

Nork ulertu galimatias hau?

Guk.

Horretarako aritu gara lan eta lan, Aiatik Zaldibiara, Beasaindik Ordiziara eta Sole por aki eta Ane por alla, mikrofilmetan apaizen letra dotorea edo ulertezina deszifratu nahian.

E, Yiyos! Ez zaituztet sekula hainbeste denboran lanean ikusi jatasu! Elizbarrutiko Artxibategian aluzinatuta geratu dira Jakintzako Letras90 taldearekin. Segi horrela!

Oharra: Ez legoke gaizki Historiako eskemak egin eta kezka batzuk izatea…

K

DONOSTIRA EGUNPASA[!]*

Thursday, April 19th, 2007

Gaur antepasatu pila aurkitu ditugu!!! (Montse ere bertan zegoen, Ane eta Sole berarekin jarduten ari zirelarik).

Gauza asko erakutsi dizkigute eta asko lagundu digute apaizen letrak irakurtzen. Izan ere, Alainen apaizaren letra oso ona izan da, baina besteena…… hizki zopa handia zirudien.

Orain, berriz, Koldo Mitxelenan gaude eta, bertan, Ana eta Alainek extintore lighta ikusmiratzeko aukera izanen dute.

Besterik gabe, agur esateko ordua iritsi zaigula eta, BAZKALTZERA!! goaz bideluzera.  Beno…. agur bero bat!! ( batez ere zientzitako ikasleei, badakigulako klasean egongo direla lan eta lan… jeje)

BoSkOtE* eta TxAKuRrE*

VegA*

Wednesday, April 18th, 2007

f3.jpg

Vega abeslariak argitaratu berri du ‘Circular: como girar sin dar la vuelta‘, bere aurreko diska berriro editatuz eta 3 abesti berrirekin. Duela urte bete ‘Circular‘ argitaratu zuen, baina ez zuen arrakasta handiegirik lortu salmentetan, baina bere disketxeak berriro ere apustu egitea pentsatu du. ‘Y llueve…’ abestia aurkezten digu oraingoan, abesti lasaia, baina aldi berean esanguratsua.

Izango dugu emakume honen berri.

Letrak! Bihar Donostiara antepasatuak aurkitzera (jaja). Ondo izan lagunok!

Espero dut horrela ez izatea… Antepasatu bat jartzen bazait aurrean, me las piroooooooooo!

Gaur egun espeziala izan da. Alaini saria eman diote. Boskoteak joateko asmoa zuen, baina ni ez naiz garaiz iritsi. Hala ere, Alainek badaki: Nire ametsetan, bera dela lehena.

by_theway*, Ni,