Espainiako pistako txapelketa junior mailan
Pasa den astean apirilaren 5,6 eta 7an Espainiako pistako txapelketa ospatu zen junior mailan Chiclana de la Fronteran (Cadiz). Bertan 15 titulu zeuden jokoan. Hauetariko 9 mutilen esku zeuden eta beste 6ak nesken esku. Neskek puntuazioa, pertsekuzioa, scrtacha, abiadura, 500m eta keirin probak zituzten eta mutilek 6 hauez gain taldekako pertsekuzioa, taldekako abiadura eta madison frogak bete behar zituzten. Nik lau probatan hartu nuen parte 500m, scratch, abiadura eta keirina hain zuzen ere.
Txapelketari hasiera eman zion proba 200mko klasifikatoriak izan ziren gizoneko eta emakumezkoetan. Lehenik neskak hartu genuen parte eta 13.853 denborarekin lehenengo postuan sailkatzea lortu nuen. 2.postuan Esther Marin nafarra izan zen 14.024 denborarekin eta hirugarren Udane Sarasola asteasuarra izan zen 14.252 denborarekin.
Mutiletan azkarrena Rodrigo Bonilla madrildarra izan genuen 11.677 denborarekin, bigarrena David Alonso balearra izan zen 11.830 denborarekin eta 3.a Cristian Ortigosa valentziarra izan zen 12.125 denbora lortuz. Proba honetan 2 euskaldunek hartu zuten parte Mikel Gaiton eta Aritz Pagola hain zuzen ere. Lehengoak 12.379 egitea lortu zuen eta 5. sailkatu zen. Aritzek, berriz, 12.439 egin zuen eta 8.postuan sailkatzea lortu zuen. Kontutan harturik lehengo 8ak sailkatzen zirela abiadurarako bi euskaldunek zuten tokia final-zortzirenetan.
Ondoren emakumeen 500mak eta gizonekoen kilometroa ospatu ziren. Nesketan 3 urtez jarraian denborarik onena egitea lortu nuen. 40.481 egin nuen baita nire errekor pertsonala ere. Bigarren tokian berriz ere Esther Marin nafarra izan zen 41.269denborarekin eta hirugarren Leticia Galan Gaztela-Leongo neska 41.483rekin. Hau izan zen nire lehenengo titulua.
Geroago mutilek kilometroa egin zuten eta hauetan azkarrena David Alonso balearra izan zen 1.10.216 denborarekin. Bigarrena Rodrigo Bonilla izan zen 1.11.171 denborarekin eta brontzezko domina Kataluniara joan zen Carles Lapeñaren eskuetan 1.12.327 egin ondoren.

Eguna amaitzeko pertsekuzioak egin ziren. Nesketan denborarik onena Maria del Mar Bonnin balearrak lortu zuen 2.54.976 eginez. Bigarren Lucia Gonzalez asturiarra izan zen 2.56.100ekin. Bi hauek mutilek klasifikatoriak bukatu ondoren urrearen bila arituko ziren, finalean asturiarrak eraman zuen urrea eta 3 eta 4.postuen arteko leian Paloma Cornejo asturiarra eta Dorleta Zorrilla euskalduna haritu ziren. Euskaldunak eguneko bigarren medailarik gabe geratu behar izan genuen. Eider Mendizabal 5.postuan sailkatu zen eta Ane Santesteban 6.postuan.
Mutiletan lehena Lluis Mas balearrak lortu zuen eta bigarrena Albert Torres balearra izan zen. Hauek hurrengo egunean jokatuko zuten finala eta 3 eta 4 postuak Adrian Lopez murtziarrak eta David Gonzalez madrildarrak jokatuko zuten.
Nesken finalerako zain mutilek puntuazio froga izan zen eta Pablo Lechuga andaluziarra izan zen garailea. Podiumean Lluis Mas eta Juan Antonio Segovia valentziarrak lagundu zioten Lechugari.
Bigarren egunean mutilen pertsekuzio finalak eta abiaduren aurka egiteak ospatu ziren. Abiaduran neskak final laurdenetarako pasea lortu genuen, mutilek ordea ez zuten lortu sailkatzea eta 5.postutik 8.posturako finalerako sailkatu ziren. Emakumezkoen Sctracha ere ospatu zen. Bertan 3 euskaldunek hartu genuen parte Eider Mendizabal Dorleta Zorrilla eta nik. Lan zoragarri baten ondorioz azkeneko itzulian Dorleta Zorrillak niri garaipena esku-eskuan utzi zidan eta lan bikain horri amaiera emateko bera 2.postuan sartu zen helmugan. Eider 5.postuan klasifikatu zen. Taldekako pertsekuzioan euskaldunak 5.postuan sartu ziren eta taldekako abiaduran 8.postuan sailkatu ziren. Gizonezkoen scratchean Teofilo Jiménez murtziarra izan zen garaile bigarren Sergi Carrere kataluniarra eta hirugarren Adrian Lopez murtziarra.
Arratsaldean abiadurako finalak ospatu ziren. Lehenengo eta bigarren postuagatik Esther Marin eta ni geunden eta brontzeko medailaren jokoan Udane Sarasola eta Paloma Cornejo asturiarra. Bai Udanek eta bai nik ez genuen zailtasun handirik izan gure txandetan irabazteko beraz nik nire hirugrren titulua eta Udanek brontzea lortu genuen. Arratsaldea ondo bukatzeko nesken puntuazioa ospatu zen eta oraingoan ere emaitzak ezin hobeak izan ziren, izan ere Eiderrek urrea lortu zuen eta Dorletak zilarra.

Azkenik txapelketari amaiera emateko larunbat goizean, keirineko finalak ospatu ziren bai emakumezko eta bai gizonezkoetan baita madisona ere. Keirinean nire 4 titulua lortu nuen. Oraingoan ere bigarren Esther Marin nafarra izan zen eta hirugarrena Paloma Cornejo izan zen. Mutiletan lehena Rodrigo Bonilla izan zen, bigarren David Alonso eta hirugarrena Jesus Risueño valentziarra izan zen. Madisoneko proban Miguel Roselló eta Albert Torres, Ramon Domene eta Juan Antonio Segovia eta J.Gutierrez eta F.Villarroeren aurretik izan ziren.
Txapelketak amaituta euskaldunak izan ginen irabazleak domina-zerrendan 5 urre 2 zilar eta brontze batekin. Gero balearrak sailkatu ziren eta hirugarren 4 urre 4 zilar eta brontze batekin.

April 20th, 2007 at 8:45 pm
Aupa, Ana!!!
You’re the best!!!!! A ze bolada bosketearentzat! Sari bayt bestearen atzetik…