Ñoñosti

Gauza asko genituen egiteko:

  • Anak bizikletarako betaurrekoak jaso behar zituen.
  • Ihintzak tortila bokata jan nahi zuen Bideluzen.
  • Alainek Geronimora joan nahi zuen.
  • Ignaciok arkatza belarrian paseatu nahian zebilen.
  • Elena Anak esandako pastellikidodetxokolate probatzeko irrikan zebilen.
  • Landereño desaprensiva incita a inocentes alumnos de DBHO1 morenitok jatea.

Nork ulertu galimatias hau?

Guk.

Horretarako aritu gara lan eta lan, Aiatik Zaldibiara, Beasaindik Ordiziara eta Sole por aki eta Ane por alla, mikrofilmetan apaizen letra dotorea edo ulertezina deszifratu nahian.

E, Yiyos! Ez zaituztet sekula hainbeste denboran lanean ikusi jatasu! Elizbarrutiko Artxibategian aluzinatuta geratu dira Jakintzako Letras90 taldearekin. Segi horrela!

Oharra: Ez legoke gaizki Historiako eskemak egin eta kezka batzuk izatea…

K

One Response to “Ñoñosti”

  1. IKTeroak :: Genoom Batxilergoko Giza eta Gizarte arloan :: April :: 2008 Says:

    […] Irteera egiteko garaia da: Donostiako Elizbarrutian txanda hartu eta Donostiara egun pasa! Goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:00ak arte egongo gara lanean, mikrofilmatutako orri zaharrak ixil-ixilik miatuz, markatutako helburuaren atzetik. Zenbaitek zorte izugarria izango du eta pentsatutako guztia aurkituko du, gauza harrigarriak deskubrituko ditu… Beste zenbait triste samar geratuko da, ez baitu ezer aurkituko… (Horregatik joaten gara  norabaitera bazkaltzera, ea jendea animatzen den!). Koldo Mitxelenara joaten gara eta hango ordenagailu batean gure eguneko esperientzia idatzi. Hemen kontsulta ditzakezue iazkoak: Boskote1, Boskote2 […]

Leave a Reply