A zE AstEbUruA…[!]*
Kaixo boskotekideok! Hementxe gaude, ohikoa den bezala gure bloga aurrera eramanez. Gaurkoan, izan dugun asteburuari buruz hitz egingo dizuegu.
Lehenik eta behin, Lazkaon izandako giroa aipatuko dugu. Oso gau ederra izan zen benetan. Drindotsen kontzertu ikaragarria izan genuen izpide (¬¬). Gure ustez, txosnetan egon zen girorik ederrena, ez ginen kiskali (tabernetan bezala) eta barre ugari egin genuen. Tabernak jendez gainzeka zeuden 24.00tatik aurrera. Giro onena zegoen taberna ‘Heren’ izan zen, dudarik gabe, eta Ihintzaren ustez ‘Gerriko’ ere. Azken finean, gau itzela, txo.
Bestalde, Errealaren partidua dugu aipatzeko. Anoetan izandako giroa, ezinhobea izan zen. Lehen zatitik nagusitu zitzaion Erreala Atletikori. Darkoren golaren ostean, stadioan zoramena izan zen: hantxe egon ginen denok saltoka eta pozez zoratzen. Goletik aurrera, Madrilgo taldeak aukera ugari eduki zituen, batez ere, Ansotegiren hutsengatik, baina bigarren zatian, Lotinaren taldea esnatu egin zen, eta Saviok bigarrena sartzean, Anoeta “erori” egin zen. Hura bai festa! Olatua ere egin genuen! Partidua amaitzean, jokalariak txalo artean agurtuak izan ziren eta denok etxera oso pozik joan ginen.
Aupa Erreala!! Posible da!!