Espainiako kopako puntuagarria Gironako Torroella de Montgrín
Joan den asteburu honetan Espainiako kopako 4. proba puntuagarria ospatu zen. Alange (Merida), Callosa de Segura (Alicante) eta Sevilla ospatu ondoren oraingoan Torroella de Montgín (Girona) ospatzen zen. Bertan, bi proba ospatu ziren 3 kategorientzat, hau da, larunbatean erlojuaren aurkako proba izan genuen eta igandean karreterako lasterketa ospatu zen.

Txirrindulari guztiok, Delfin verdeko kanpinean geunden ostatuz beraz, erlojupekoa kanpineko sarrerako bidean egin zen. Guztira 9kmk osatzen zuten proba. Elite mailan, Ana Henestrosa (Costa Brava-Delfin verde) kataluniarra izan zen lehena. 13:11 behar izan zuen ibilbide osoa egiteko. Henestrosak etxeko taldeari garaipen ederra eskaini zion, izan ere, bigarren postuan Maribel Moreno (Comunitat Valenciana) espainiako txapeldun ordea sailkatu zen. Hirugarrena Rosario Rodriguez (Comunitat Valenciana) helmugaratu zen.
Junior mailan Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) balmasedatarra, Espainiako txapelduna duguna, izan zen garaile. 13:48n bete zituen ibilbidearen 9kmak eta denbora zoragarri honekin 8.sailkatu zen elite mailako neskekin parekatu ezkero. Bigarrena Eider Mendizabal (Azpiru Inmobiliaria) lasartearra izan zen. Lasartearrak 30seg galdu zituen eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hirugarrena Maria del Mar Bonnin balearra izan zen.
Katede mailan irabazlea Inma Moran (AEL) izan zen. Bigarrena Mercedes Manzanares (Monteoro) Ciudad Realgo neska izan zen eta 3. Pilar Martin (Comunitat Valenciana) izan zen.
Igandean berriz, karreterako proba ospatu zen. Elite mailako neskak 100km bete behar zituzten, junior mailakoak 87km eta kadeteak 62km. Lasterketa nahiko laua zen, baina lasterketa hau bereziki gogorra egin duena, bertan jotzen duen haizea da. Haizea eta azkeneko 5kmak goraka zirela jakinda, txirrindulariak helmugara ler eginda eta talde txikitan edo banan-banan iritsi ginela ikusteak ez digu bat ere harritu behar.
Elite mailan Agurtzane Elorriaga (Bizkaia-Panda) taldeko txirrindularia izan zen irabazlea. Karrera erdialdean bera bakarrik ihes egitea erabaki zuen eta lasterketan zehar 5 minuko errenta lortu bazuen ere, amaieran 1.53rekin iritsi zen helmugara. Bigarren posturako jokoan 5 neska iritsi ziren sprintean eta hauetan azkarrena Ana Belen Garcia (Comunitat Valenciana) izan zen. Hirugarrena Iosune Murillo (Bizkaia-Panda) izan zen. Talde honetan azkena sailkatu zena, Sara Ortiz kantabriarra izan zen eta honen bestez 23urtez azpiko sailkapeneko lehen postua mantentzea lortu zuen. 8.helmugan Rosario Rodriguez izan zen eta honek ere bere elite mailako lideratoari eustea lortu zuen bere aurkari nagusia Arantzazu Azpiroz, Bizkaia-Pandko berastegitarra, hamaikagarren postuan sartu baitzen helmugan.
Talde honetik oso gertu Dorleta Zorrilla izan genuen eta beraz, aurreko eguneko garaipena errepikatzea lortu zuen. Bigarrena Bruesa taldeko Ane Santesteban errenteriarra izan zen. Ondoren 4 neskak osatzen genuen talde bat iritsi ginen helmugara eta talde hortako lehena Catalina Rayo balearra izan zen, beraz, berarentzat izango zen 3. postua. Niri azkeneko metroak luzeegiak egin zitzaikidan eta 6.postuarekin konformatu izan behar nuen.

Junior mailako Espainiako kopako sailkapenari dagokionez, Dorleta Zorrilla dugu lider. Aurreko astean Sevillan irabazi ondoren lider jartzea lortu zuen eta atzoko garaipenak lehengo postuan finkatzeko aukera eman dio. Orain 207 puntu ditu eta 164rekin Maria Jose Gomez galiziarrak jarraitzen dio. Jubenil mailan oso parekatuak daude gauzak izan ere, lehenengo 7ak oso gertu baikaude. Hirugarrenak, Ane Santestebanek, 158 puntu ditu, Eider Mendizabalek 157, Lucia Gonzalez asturriarrak eta nik 5,postua partekatzen dugu 147 punturekin eta zazpigarren postuan Catalina Rayo dago 146 punturekin.
Kadete mailan ostera, 4tik 4 Gloria Rodriguez (Roldan) murtziarrarentzat. Lehenengo urtea izan arren kategorian bere nagusitasuna erakusten ari da. Bigarrena Rocio Loureda (klimanor) galiziarra izan zen eta hirugarrena helmugaratzen Blanca Martin izan genuen.
Urrengo proba puntuagarria maiatzaren 19an izango da Madriden. Euskaldun sariari dagokionez, urrengo lasterketa, maiatzaren 12an ospatuko da Salvatierran (Araba). Bertako liderra ni naiz Balmasedako lasterketa irabaztea lortu bainuen, beraz, lehengo postuari eusten saiatuko naiz, nahiz eta aste horretan azterketen ondorioz biziketa gutxi ikutu.