Archive for April, 2007

Titanic hondoratu zen. Atzo 95 urte!

Monday, April 16th, 2007

Bai, ni naiz. Eta silamontañanovaamahoma, Mahoma va a la montaña pentsatu dut. Ez didazuela mezua irakurriko eta hementxe kopiarpegar bat egingo dut, arregliloren bat tartean eta… listo!

Titanic

Hura erioa!
1912ko apirilaren 14a zen. Goizeko hirurak laurden gutxi. Izozmendi (iceberg) harekin egin zuen talka transatlantikoak eta ezusteko latza gauzatu zen: 2 ordu eta 20 minutu beranduago hondoratu egin zen. 2.224 pertsona omen zeuden barkuan eta 701 geratu ziren bizirik. Hau da bidaiarien zerrenda:

Registro de embarque del

Era berean Alfred Roweren gutuna ere ikusi dugu egun hauetan. Enpresari britainiar hau Titanic barkuan zihoan, “en primera” eta, itsasora erori ondoren, izoztuta hil zen. Egun batzuk lehenago (apirilaren 11n) emazteari idatzi zion bere ezinegona komunikatuz. Nonbait barkuak ez zion ziurtasunik ematen, “handiegia” eta “arriskutsua” kontsideratzen baitzuen. Garai hartako testimonio bakarra da, ezkorra dena, beste guztien iritziz, inoiz eginiko itsasontzi sendoena baitzen Titanic. Gutun honi buruz gehiago irakurri nahi baduzue, Alfred Rowe-ren gutuna kontsulta ezazue.

Jugando en el ‘Titanic’

Gaztelaniazko Wikipediaren informazioa luzatu nahi dizuet hemen, euskarakoan ez baitago oraindik hitz hau: Titanic

Horretaz gain hurrengo guneetan ere gauza interesgarri asko dago:

Edward John Smith zen Titanic-en kapitaina eta, aurretik, azkeneko bidaia zela anuntziatu omen zuen, bere emaztea eta alabarekin denbora gehiago egoteko gogoz zela-eta. Ixiltzen ez zen orkesta ere bazen… Argazkiak ikusi nahi badituzue:

Eta, nola ez, Mangas Verdes, nik baino azkarrago publikatu baitu artikulua!

K

OHARRA: Je, je. Orain badakit bistazilo bat bota diozuela artikuluari!

mikA eZ dA AmaitzEn

Monday, April 16th, 2007

Jakintza ikastolan, ‘Mika’ren lehen singleak ‘Grace kelly’k izan zuen arrakasta ikusi ondoren, hemen dator berriro ere. Oraingo honetan bigarren singlea aurkezten digu ‘Love today’ izenekoa. Gutariko batzuk abesti honetaz gozatzeko aukera izan du eta espero dugu zuei ere gustatuko zaizuela. Ahaztu baino lehen Ihintzari dedikatu nahiko nioke bideo hau, sekulako ilusioa egiten baitio eta Mikaren jarraitzaile sutsua da, beste hitz batean Fan Nº2, lehena ni bainaiz (jaja). Beste bat arte lagunok.

by_theway*

Itzuleraren gazi-gozoak

Monday, April 16th, 2007

Gaur, hilaren 16, egun tristea da… baina, aldi berean, ALAItsu gaude, ALAI-ALAINTSU!

Gutako batek sari nagusia atera du Ordiziako Piropo Lehiaketan!

Hemen duzue obramaestra:

 ”Maitasunaren zerrendan, zu lehena”

Horretaz gain, gaurko gazi guztiak pasatuta ditugula uste dugu. Opor gustua bukatzeko, Euskarako azterketa egin dugu lehen orduan. Obabakoak bukatuta! Hemendik aurrera gozo guztiak hasiko dira: Alainen saria, egin behar ditugun irteerak, ospakizunak…

Horrela, laoperazionretorno gozada bat da!!!!!!!!!

Gu

Converse*

Sunday, April 15th, 2007

converse 

Horrelakoa da moda.

Inork nahi ez izatetik, mundu osoak erabiltzen dituen zapatilla batzuk izatera pasa dira, oso denbora gutxian. Hauen prezioa ere nabarmen igo da azken 2 urte hauetan eta egia esan moda-modako oinetakoak dira. Koloreen aldetik izugarrizko barietate handia dago eta geroz eta handiagoa gainera. Egia esan ez dira oso egokiak negurako edota euria egiten duen beste edozein egunetarako, baina udako edozein egunetan erabiltzeko primerako aukera da, oinetako eroso, arin eta politak baitira (hori, beti ere, gustuen araberakoa). Besterik ez, hurrengoan gehiago. Aio!

by_theway*

Espainiako pistako txapelketa junior mailan

Wednesday, April 11th, 2007

Pasa den astean apirilaren 5,6 eta 7an Espainiako pistako txapelketa ospatu zen junior mailan Chiclana de la Fronteran (Cadiz). Bertan 15 titulu zeuden jokoan. Hauetariko 9 mutilen esku zeuden eta beste 6ak nesken esku. Neskek puntuazioa, pertsekuzioa, scrtacha, abiadura, 500m eta keirin probak zituzten eta mutilek 6 hauez gain taldekako pertsekuzioa, taldekako abiadura eta madison frogak bete behar zituzten. Nik lau probatan hartu nuen parte 500m, scratch, abiadura eta keirina hain zuzen ere.

img_5677.jpg

Txapelketari hasiera eman zion proba 200mko klasifikatoriak izan ziren gizoneko eta emakumezkoetan. Lehenik neskak hartu genuen parte eta 13.853 denborarekin lehenengo postuan sailkatzea lortu nuen. 2.postuan Esther Marin nafarra izan zen 14.024 denborarekin eta hirugarren Udane Sarasola asteasuarra izan zen 14.252 denborarekin.

Mutiletan azkarrena Rodrigo Bonilla madrildarra izan genuen 11.677 denborarekin, bigarrena David Alonso balearra izan zen 11.830 denborarekin eta 3.a Cristian Ortigosa valentziarra izan zen 12.125 denbora lortuz. Proba honetan 2 euskaldunek hartu zuten parte Mikel Gaiton eta Aritz Pagola hain zuzen ere. Lehengoak 12.379 egitea lortu zuen eta 5. sailkatu zen. Aritzek, berriz, 12.439 egin zuen eta 8.postuan sailkatzea lortu zuen. Kontutan harturik lehengo 8ak sailkatzen zirela abiadurarako bi euskaldunek zuten tokia final-zortzirenetan.

Ondoren emakumeen 500mak eta gizonekoen kilometroa ospatu ziren. Nesketan 3 urtez jarraian denborarik onena egitea lortu nuen. 40.481 egin nuen baita nire errekor pertsonala ere. Bigarren tokian berriz ere Esther Marin nafarra izan zen 41.269denborarekin eta hirugarren Leticia Galan Gaztela-Leongo neska 41.483rekin. Hau izan zen nire lehenengo titulua.

Geroago mutilek kilometroa egin zuten eta hauetan azkarrena David Alonso balearra izan zen 1.10.216 denborarekin. Bigarrena Rodrigo Bonilla izan zen 1.11.171 denborarekin eta brontzezko domina Kataluniara joan zen Carles Lapeñaren eskuetan 1.12.327 egin ondoren.

ni-irabazle.jpg

Eguna amaitzeko pertsekuzioak egin ziren. Nesketan denborarik onena Maria del Mar Bonnin balearrak lortu zuen 2.54.976 eginez. Bigarren Lucia Gonzalez asturiarra izan zen 2.56.100ekin. Bi hauek mutilek klasifikatoriak bukatu ondoren urrearen bila arituko ziren, finalean asturiarrak eraman zuen urrea eta 3 eta 4.postuen arteko leian Paloma Cornejo asturiarra eta Dorleta Zorrilla euskalduna haritu ziren. Euskaldunak eguneko bigarren medailarik gabe geratu behar izan genuen. Eider Mendizabal 5.postuan sailkatu zen eta Ane Santesteban 6.postuan.

Mutiletan lehena Lluis Mas balearrak lortu zuen eta bigarrena Albert Torres balearra izan zen. Hauek hurrengo egunean jokatuko zuten finala eta 3 eta 4 postuak Adrian Lopez murtziarrak eta David Gonzalez madrildarrak jokatuko zuten.

Nesken finalerako zain mutilek puntuazio froga izan zen eta Pablo Lechuga andaluziarra izan zen garailea. Podiumean Lluis Mas eta Juan Antonio Segovia valentziarrak lagundu zioten Lechugari.

Bigarren egunean mutilen pertsekuzio finalak eta abiaduren aurka egiteak ospatu ziren. Abiaduran neskak final laurdenetarako pasea lortu genuen, mutilek ordea ez zuten lortu sailkatzea eta 5.postutik 8.posturako finalerako sailkatu ziren. Emakumezkoen Sctracha ere ospatu zen. Bertan 3 euskaldunek hartu genuen parte Eider Mendizabal Dorleta Zorrilla eta nik. Lan zoragarri baten ondorioz azkeneko itzulian Dorleta Zorrillak niri garaipena esku-eskuan utzi zidan eta lan bikain horri amaiera emateko bera 2.postuan sartu zen helmugan. Eider 5.postuan klasifikatu zen. Taldekako pertsekuzioan euskaldunak 5.postuan sartu ziren eta taldekako abiaduran 8.postuan sailkatu ziren. Gizonezkoen scratchean Teofilo Jiménez murtziarra izan zen garaile bigarren Sergi Carrere kataluniarra eta hirugarren Adrian Lopez murtziarra.

Arratsaldean abiadurako finalak ospatu ziren. Lehenengo eta bigarren postuagatik Esther Marin eta ni geunden eta brontzeko medailaren jokoan Udane Sarasola eta Paloma Cornejo asturiarra. Bai Udanek eta bai nik ez genuen zailtasun handirik izan gure txandetan irabazteko beraz nik nire hirugrren titulua eta Udanek brontzea lortu genuen. Arratsaldea ondo bukatzeko nesken puntuazioa ospatu zen eta oraingoan ere emaitzak ezin hobeak izan ziren, izan ere Eiderrek urrea lortu zuen eta Dorletak zilarra.

imgaspx.jpg

 

Azkenik txapelketari amaiera emateko larunbat goizean, keirineko finalak ospatu ziren bai emakumezko eta bai gizonezkoetan baita madisona ere. Keirinean nire 4 titulua lortu nuen. Oraingoan ere bigarren Esther Marin nafarra izan zen eta hirugarrena Paloma Cornejo izan zen. Mutiletan lehena Rodrigo Bonilla izan zen, bigarren David Alonso eta hirugarrena Jesus Risueño valentziarra izan zen. Madisoneko proban Miguel Roselló eta Albert Torres, Ramon Domene eta Juan Antonio Segovia eta J.Gutierrez eta F.Villarroeren aurretik izan ziren.

Txapelketak amaituta euskaldunak izan ginen irabazleak domina-zerrendan 5 urre 2 zilar eta brontze batekin. Gero balearrak sailkatu ziren eta hirugarren 4 urre 4 zilar eta brontze batekin.


NenA dAcoNtE - eN QuE eStReLlA eStArÁ

Wednesday, April 11th, 2007

2006an ezagutzera eman zen bikote honek, sekulako arrakasta lortu denbora gutxian. Nena daconte da beraien izena eta ‘He perdido los zapatos’ diskaren izenburua. Hemen behean ‘En que estrella estará’ kantua entzun ahal izango duzue.

Ahaztu baino lehen, abesti hau OniN*ri dedikatu nahi diot, ea pixkat bat animatzen deten, muxu haundi bat zuretzako! ;)

by_theway*

StIcK tO ThE StAtUs qUo^^

Tuesday, April 3rd, 2007

Musikalak atsegin badituzue, hemen duzue 'High school musical'eko abesti bat, zuen gustokoa izatea espero dugu. Hurrengora arte!

by_theway*