Archive for May, 2007

Azkeneko hilabeteko lasterketak

Sunday, May 27th, 2007

Asteburu honetan, Espainiako emakumeen pelotoiak, bi lasterketa gogor izan ditu. Bi hauek, Nafarroan izan dira. Lehena Espainiako kopako puntuagarria Lizarran eta bigarrena Trofeo Euskal Herriarako puntuagarria Atallon.

Lizarrako lasterketa aurten ospatu da lehen aldiz eta bertakoak oso gustura geratu dira lasterketaren emaitzarekin. Bertan kadete mailakoek 48km bete behar zituzten, jubenilak 71km eta elite mailako txirrindulariak 105km bete behar zituzten. Lasterketan, aurreko astean Madrilgo lasterketan bezala, gonbidatu berezi bat genuen. T-mobile talde profesionaleko Oenone Wood Australiarra. Errenterian jarri du bere bizikileku berria, eta bertan dagoenez, gurekin parte hartzera erabaki du. Horrez gainera, Comunitat Valenciana taldeko nesken falta ere somatu da, hauek Tour d’Audde (Frantzian) korritzen baitzeuden.

Lasterketa hasi eta berehala ihesaldi saiakerak izan ziren baina haizearen ondorioz inork ez zuen lortu aurrrera joatera. Lizarratik Ancin herrira zijoan lasterketa handik Oco herrira eta Murietatik aurreko bidera itzuliz Lizarrara buelta. Lizarran pasa ondoren Iratxeko kanpinera zijoan lasterketa. 40.kman zegoen lasterketa iratxeko gainean eta momentu hori oso une erabakigarria izan zen, bertan puskatu baitzen lasterketa. Oenone Wood Australiarrak atakatu eta bakarrik ihes egitea lortu zuen beste guztiak atzean utziz. Saiakera ugari egon ziren atzeko taldean baina inork ez zuen lortu Australiarrarekin bat egitea. Takde horretan 3 jubenilek lortu zuten jarraitzea, Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi), geroago irabazle izango zena, Irene San Sebastian Belca taldeko tolosarra eta Ane Santesteban Bruesa taldeko errenteriarra.

oenone-wood.jpg

Nik ezin izan nuen talde horretan jarraitu eta iratxe gainean, pelotoia baino 20segundu atzerako iritsi nintzen. Ezinezkoa egin zitzaidan aurreko taldea hartzera eta 5km beranduago atzeko talde batek harrapatu ninduen, gero, talde horretan egin nuen lasterketa osoa. Azkenean helmugan azkarrena izatea lortu nuen nire taldetik eta 4. sartu nintzen jubenil mailari dagokionez.

Elite mailari dagokionez, Lezaungo mendatean, Maria Gallastegi (Debabarrena-kirolgi) ihes egitea lortu zuen. Ez zuen lortu inongo momentuan Oenone Woodekin bat egitea, honek geroz eta distantzia handiagoa ateratzen baitzien bere aurkariei baina hala ere, tropela atzean uztea lortu zuen fuerte dagoela erakutsiz.

Helmugan 3. Iosune Murillo izan zen (Bizkaia-Panda-Sofware) eta honekin Espainiako kopako lider jartzea lortu zuen. Iosunek 202 puntu ditu eta oso gertutik jarraitzen dio Alicia Palop (Odeco) 201 punturekin. Jubeniletan liderra Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) dugu besteenganako distantzia handiarekin, 327 puntu ditu hain zuzen ere. Ni hirugarren postuan nago 241rekin.

Kadete mailan Rocio Loureda (Klimanor) galiziarrak lortu zuen garaipena, bigarrena Tania Calvo (Michelin) gasteiztarra izan zen eta hirugarrena Ariadna Rambla (Animals del Monte) balentziarra izan zen. 4. Gloria Rodriguez (Roldan) kadete mailako liderra izan zen. 4.postu hau oso arraroa egin zitzaigun guztioi orain arte aurten lehiatu diren guztiak berak irabazi baititu.

Gaur goizean Trofeo Euskal Herriako 3.proba puntuagarria ospatu da. Gaurkoan atzo baino talde gutxiago izan dira, Euskaldunak ez direnak ez baitute puntuatzen, hala ere, gehiengoak parte hartu dute eta 100 txirrindulari inguru izan gara irteeran.

Lasteketa Atallon hasi, Nafarroa eta Gipuzkoako mugaraino jaitsi eta Azpiroz mendateko lehenengo kilometroraino igo behar genuen eta hortik berriro ere mugara jaisti eta Atallon bukatuko zuten kadete mailakoek. Jubenilek eta Elite mailakoak beste bira bat bete behar genuen.

Tropela batera joan da Azpirozeko mendatera arte. Bertan 15eko talde bat egin dugu eta talde hori izango zen gero helmugan garaipena jokatuko genuenak. Nik 6ko talde txiki batean geratu naiz 50mra baina jaitsieran nire taldekoak atzean utzi eta aurrekoak harrapatzea lortu dut. Asko sufrituta taldean jarraitu dut eta mugan buelta eman ondoren dena goraka zela jakinda taldean ahalik eta gehien irauten saiatu naiz. Oso gogorra egin arren Azpirozen berriro ere taldeak gurpiletik atera nau baina oraingoan aurreko itzulian baina gehiago zenez (150m inguru), izugarrizko lana egin behar izan dut aurrekoak harrapatzen. 10km kostatu zait aurrekoak harrapatzera baina harrapatutakoan helmugara gindoazenez, indarrak ahalik eta hobekien mantentzen saiatu naiz sprint finalean gailentzen saiatzeko.

Ihesaldi saiakerak ere izan dira, baina inork ez du lortu joatea, beraz, sprintean erabaki da lasterketa. Oso urrutitik jo du Leire Olaberria (Cespa-Eustrak) taldeko pistardak sprina eta Oenone Wood (T-mobile) beraren atzetik atera da nahiz eta ez lortu gainditzen. Haren atzetik Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) irten da baina nik nituen azkeneko indarrak berari gainditzen bukatu ditut, ondorioz jubenil mailan garaipena lortu dut. Helmugara ler eginda iritsi naiz eta lasteketa horren ondoren zegoen kronoigoera ez dut korritu ez bainintzen gai bizikleta gainean egoteko ere. Kadete mailan gaurkoan ere Rocio Louredak (klimanor) irabazi du.

.p5270028.JPG

Honen ondorioz, Trofeo Euskal Herriari dagokionez, Elite mailan Maria Gaillastegi (Debabarrena-kirolgi) dugu liderra, jubenil mailan 3tik 3 niretzako, beraz, lider jarraitzen dut eta kadete mailan Dorleta Escarmendi (Allerru) da lehena.

Kronoigoera ez zen puntuagarria eta parte hartzea ez zen beharrezkoa. Tropel erdia bakarrik irten da. Igoera Azkarate mendateraino zen eta 3kmko igoerra gogorrari ekin behar zioten txirrindulariak. Kadete mailan hirugarrena aste buru honetako Rocio Loureda (Klimanor) galiziarrarentzat, jubeniletan Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) izan da azkarrena eta elite mailan Ione Mugikak (Debabarrena-kirolgi) lortu du gailentzea.

Aurreko asteei dagokionez, pasa den astean Madriden izan genuen Espainiako kopako 5.puntuagarria eta bertan elite mailan Oenone Wood (T-mobile) izan zen azkarrena. Bigarrena Sara Ortiz (Fonorte) izan zen eta hirugarren Belen Lopez bizikleta.com taldeko kadiztarra izan zen. Jubenil mailan irabazlea Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) izan zen. Podimean Ane Santesteban (Bruesa) eta nik lagundu genion.

Orain dela bi aste Ordoñanan (Araban) izan genuen Trofeo Euskal Herriako 2.proba. Elitetan Gemma Pascual (Bizkaia-Panda-Software) izan zen garailea, jubeniletan ni eta kadete mailan Tania Calvo (Michelin).

Orain nire helburua Europako txapelketetara joatea da horretarako astero pistara joan behar naiz eta Leire Olaberriaren laguntzaz (Munduko txapelketan 5.) europako txapelketetarako prestatuko naiz. Oraingoz bai errepidean eta bai pistan aukerak ditut eta aukera horiek ondo aprobetxatu nahi ditut urte bukaeran nire helburuak bete ahal izateko.

[these walls - tedy geiger]*

Thursday, May 24th, 2007

Abesti bikaina gero, BoSkOtE*n ipintzeko modukoa

goza ezazue[!]

Psikologiarako pelikula???

Monday, May 21st, 2007

Kaixo, denoi!

Ba al da inor hor? Edo Beasaingo festatan galdu zarete denok? Edo ikasi eta ikasi ari zarete notak igotzen eta abar…

Psikologiako klase bat bota dut faltan albiste hau irakurri dudanean:

Eixampleko bortxatzailea askatu dute

Uf!

Laster arte!

OpORrAk eTa bEasAinGo FeStaK[!!!]*

Wednesday, May 16th, 2007

Kaixo lagunok!

iritsi dira oporrak eta boskotekook dena gainditu dugunez… oprretan gaude dagoeneko!!bakoitzak noski bere planak ditu opor hauek igarotzeko, baina planik bikainena… Beasingo festetan botako dugun juerga!!Bi asteburu etxean ikasten igaro ondoren iritsi da desfaserako garaia!!!!jajajajaj………..Boskoteotako bat saloura doa,  beste bat mendi ibilaldiak egitera, gure txirrindularia ahal bada  Mexikora eta klaseko beasaindarran eta besteok….. GAUPASA!!!!!!!

Hala ere, gauden lekuan gaudela martxan jarraituko du gure boskotek, gure eguneroko txutxumutxuen berri emanez!!

aioooooooo!!!!

Bidasoako Itzulia Mancusorentzat

Sunday, May 13th, 2007

Asteazkenean hasi eta atzo bukatu zen 23urtez azpiko mailako itzuliarik garrantzitsuena Espainia mailan. Bidasoako itzuliak lau etapa zituen. Lehenengoa Irun-Hendaia (129.5km), bigarrena Hendaia/ficoba-Igantzi (126.3km), hirrugarrena Hondarribia-Hondarribia (131.5km) eta azkena Irun-Irun (105.3km).

Proba honek izugarrizko maila du eta meritu harrigarria dute proba hau bukatzea lortzen duten txirindulariak. Bertan Espainia osoko talderik onenak hartzen dute parte eta horiez gainera, G.S.Unidelta italiarra, La Pomme Marseille eta Entente Sud Gascoine frantziarrak eta Lokosphinx-urbycolan errusiarra. Guztira 7 txirrindulariko 21 taldek osatzen zuten tropela.

img_5902.jpg

Tropelean 4 goierritar genituen, 2 ordiziar, beasaindar bat eta ormaiztegitar bat. Ordiziarrak biak Azpiru-Ugarteko txirrindulariakk Pedro Jose Calvo eta Pedro Usabiaga genituen. Beasaindarra, hau ere Azpiru-Ugarte taldekoa, Julen Gonzalez genuen eta azkenik Ormaiztegiko Gorka Izagirre Seguros Bilbaoko txirrindularia azken egunera arte garaipenaren lehian aritu zena.

Aurtego edizio honek bere gogortasunaz gain beste faktore garrantzitsu bat ere izan du, beroa. Bero itzela izan dute lau egun hauetan eta honek proba oraindik ere gorragoa egin du.

Lehenengo etapan ihesaldi sahiakera asko izan ziren baina inork ez zuen lortu helmugara iristera. Azken kmetan sartuak zeudela Salvatore Mancuso italiarrak ihes egitea lortu zuen eta helmugara 7seguduko errentarekin iristea lortu zuen. Gurutze eta Meagaseko portuak igo behar zituzten txirrindulariak, hala ere, etapa nahiko laua zela esan daiteke besteekin alderatuz.

Bigarren etapa, etaparik garrantzitsuena, Hendaia eta Igantziren artean ezabaidatuko zen. La Piedad, Salidas, Gorostieta, Belate eta azkenik Igantziko herrira igo behar zuten. Hemen ere ihesaldi saiakera asko egon ziren baina inork ez zuen lortu helburua. 32 txirrindulariz osatutako taldetxo batek jokatu zuen garaipena eta garaipena Andres Aveli Antuña Wurth taldeko txirrindulariarentzat izan zen. Liderra talde honetan sartu zen beraz ez zuten lortu 7segunduko errenta hori gutxitzea.

Hirrugarren etapa Hondarribian hasi eta Hondarribian bukatzen zena, Ziga eta Jaizkibeleko portuak igotzen zituzten. Lasterketa hau oso azkarra izan zen. Lasterketako lehenengo orduan, 45.7!ko batazbestekoa egiteko lortu zuten. Honek probaren gogortasuna argi erakusten du. Zigako gainean faborito nagusiak beraien artean ondo zaindu ziren elkar eta batera igo zuten mendate osoa. Jaizkibeleko mendatean berriz etorri ziren erasorik garrantzitsuenak. Lehengoa proba egiten Fabricio Ferrari Azpiru-Ugarteko uruguayarra izan zen. Jaizkibeleko ia zati handiena egin zuen ihes eginda baina azkenean harrapatu egin zuten. Hector Gonzalez (Saunier Duval) ere ez zen geldirik egon eta hainbat eraso jo zituen. Manusoli liderrak ihesaldi guztiak kontrolatzen saiatu zen eta Jaizkibel goran berarekin zituen guztiak. Faboritoen taldetxo honetan, bi gipuzkoar genituen, Gorka Izagirre (Seguros Bilbao) ormaiztegiarra eta Altzoko Aitor Olano ( Bidelan-kirolgi). Gorkari azken metroak oso luzeak egin zitzaizkion eta 25segundo galdu zituen mendatearen gainean. Hala ere,ziklokrosak ematen dion teknikari esker jeitsiera ikusgarri bat egin zuen eta aurrekoak harrapatzea lortu zuen. Jaizkibeletik tropela helmugara zihoan eta Gorka ez zen gustora geratu harrapatzearekin bakarrik guztiak pasa eta irabaztea lortu baitzuen. Honekin Gorkak sailkapen nagusiko bigarren postuan jartzea lortu zuen.

Laugarren eta azkeneko etapa, oso etapa mugitua izango zela ikusten zen. Izan ere, 7 eta 20segundu bitartean 30 txirrindulari zeuden. Irun-Irun etapak guztietan motzena, 105km osatua zegoen eta Gurutze, Xoxoka eta Erlaitz igoko zuten Irungo Colom paseoan bukatzeko.

Erasoak etengabe aritu ziren egunean zehar baina Unideltako txirrindulariak ez zeuden prest lideratoa beste bati ematea eta gogor aritu ziren lanean hori ez gertatzeko. Azkeneko mendatea, Erlaitzekoa, %20ko alpadak zituen eta bertan zeinek erakutsiko zuen bere nagusitasuna ikusteko zegoen. 8 txirrindulari izan ziren honenen artean aritu zirenak. Bertan liderra, Mancuso, bere taldekidea, Monguzzi, Ferrari (Azpiru-Ugarte), Aitor Olano (Bidelan-kirolgi), Andrey Amador (Lizarte), Daniel Martin (La Pomme Marseille), Andres Aveli Antuña (Wurth) eta Hector Gonzalez (Saunier Duval) izan ziren. Gorka Izagirre ormaiztegiari oso gorra egin zitzaion Erlaitzeko portua eta helmugan 1.32 galdu zuen. Hala ere, txalotzekoa da 19 urte besterik ez dituen 0rmaiztegiar honen lasterketa.

Zortziko honetatik Monguzzi italiarrak, azken kilometroan, ihes egitea lortu zuen eta 7segundoko errentarekin iritsi zen helmugara. Bigarrena bere garaipena ospatuz Mancuso iritsi zen eta etapako hirugarrena Fabricio Ferrari izan zen.

Mancuso garaipena ospatzen

Klasifikazio generalean, Mancuso (Unidelta) izan zen lehena, bigarrena Andrey Amador (lizarte) eta hirugarrena Cristiano Monguzzi (Unidelta) izan zen. Lehen Euskalduna, Aitor Olano (Bidelan-Kirolgi) izan zen 5 postuan. Gorka Izagire (Seguros Bilbao) 10.postuan geratu zen.

Beste goierritarren artean Pedro Usabiagak bakarrik lortu zuen proba amaitzea. 69.postuan sailatu zen.147 txirrindularik hartu zuten parte lehenengo etapan eta 85 bakarrik iritsi ziren helmugara. Honek garbi erakusten du proba honen gogortasuna.

Julen Gonzalez beasaindarra ere bikain aritu, baina azkeneko egunean, gurpileko erradio bat hautsi zuen eta erretiratu egin behar izan zuen.



BoSkOtE* bAdoa^^

Saturday, May 12th, 2007

Kaixo lagunok! Kurtsoa amaitzen ari da eta BoSkOtE* ikasten gabiltza, horregatik ez dugu gure bloga berritu. Astelehenean bertan bukatzen ditugu azken azterketak eta ondoren jai hartuko dugu (dena gainditzen duenak, noski). Ez dakigu udan zehar hau berrituko dugun, norbaitek ahal badu egingo dugu baina ez dugu hitzik ematen.

Hala ere hurrengo kurtsoan bueltan izango gara eta 2. batxilergoko gauzak ere kontatuko dizkizuegolakoan gaude. Besterik ez. Ondo pasa oporrak eta disfrutatu uda!

verano.jpg