Bidasoako Itzulia Mancusorentzat

Asteazkenean hasi eta atzo bukatu zen 23urtez azpiko mailako itzuliarik garrantzitsuena Espainia mailan. Bidasoako itzuliak lau etapa zituen. Lehenengoa Irun-Hendaia (129.5km), bigarrena Hendaia/ficoba-Igantzi (126.3km), hirrugarrena Hondarribia-Hondarribia (131.5km) eta azkena Irun-Irun (105.3km).

Proba honek izugarrizko maila du eta meritu harrigarria dute proba hau bukatzea lortzen duten txirindulariak. Bertan Espainia osoko talderik onenak hartzen dute parte eta horiez gainera, G.S.Unidelta italiarra, La Pomme Marseille eta Entente Sud Gascoine frantziarrak eta Lokosphinx-urbycolan errusiarra. Guztira 7 txirrindulariko 21 taldek osatzen zuten tropela.

img_5902.jpg

Tropelean 4 goierritar genituen, 2 ordiziar, beasaindar bat eta ormaiztegitar bat. Ordiziarrak biak Azpiru-Ugarteko txirrindulariakk Pedro Jose Calvo eta Pedro Usabiaga genituen. Beasaindarra, hau ere Azpiru-Ugarte taldekoa, Julen Gonzalez genuen eta azkenik Ormaiztegiko Gorka Izagirre Seguros Bilbaoko txirrindularia azken egunera arte garaipenaren lehian aritu zena.

Aurtego edizio honek bere gogortasunaz gain beste faktore garrantzitsu bat ere izan du, beroa. Bero itzela izan dute lau egun hauetan eta honek proba oraindik ere gorragoa egin du.

Lehenengo etapan ihesaldi sahiakera asko izan ziren baina inork ez zuen lortu helmugara iristera. Azken kmetan sartuak zeudela Salvatore Mancuso italiarrak ihes egitea lortu zuen eta helmugara 7seguduko errentarekin iristea lortu zuen. Gurutze eta Meagaseko portuak igo behar zituzten txirrindulariak, hala ere, etapa nahiko laua zela esan daiteke besteekin alderatuz.

Bigarren etapa, etaparik garrantzitsuena, Hendaia eta Igantziren artean ezabaidatuko zen. La Piedad, Salidas, Gorostieta, Belate eta azkenik Igantziko herrira igo behar zuten. Hemen ere ihesaldi saiakera asko egon ziren baina inork ez zuen lortu helburua. 32 txirrindulariz osatutako taldetxo batek jokatu zuen garaipena eta garaipena Andres Aveli Antuña Wurth taldeko txirrindulariarentzat izan zen. Liderra talde honetan sartu zen beraz ez zuten lortu 7segunduko errenta hori gutxitzea.

Hirrugarren etapa Hondarribian hasi eta Hondarribian bukatzen zena, Ziga eta Jaizkibeleko portuak igotzen zituzten. Lasterketa hau oso azkarra izan zen. Lasterketako lehenengo orduan, 45.7!ko batazbestekoa egiteko lortu zuten. Honek probaren gogortasuna argi erakusten du. Zigako gainean faborito nagusiak beraien artean ondo zaindu ziren elkar eta batera igo zuten mendate osoa. Jaizkibeleko mendatean berriz etorri ziren erasorik garrantzitsuenak. Lehengoa proba egiten Fabricio Ferrari Azpiru-Ugarteko uruguayarra izan zen. Jaizkibeleko ia zati handiena egin zuen ihes eginda baina azkenean harrapatu egin zuten. Hector Gonzalez (Saunier Duval) ere ez zen geldirik egon eta hainbat eraso jo zituen. Manusoli liderrak ihesaldi guztiak kontrolatzen saiatu zen eta Jaizkibel goran berarekin zituen guztiak. Faboritoen taldetxo honetan, bi gipuzkoar genituen, Gorka Izagirre (Seguros Bilbao) ormaiztegiarra eta Altzoko Aitor Olano ( Bidelan-kirolgi). Gorkari azken metroak oso luzeak egin zitzaizkion eta 25segundo galdu zituen mendatearen gainean. Hala ere,ziklokrosak ematen dion teknikari esker jeitsiera ikusgarri bat egin zuen eta aurrekoak harrapatzea lortu zuen. Jaizkibeletik tropela helmugara zihoan eta Gorka ez zen gustora geratu harrapatzearekin bakarrik guztiak pasa eta irabaztea lortu baitzuen. Honekin Gorkak sailkapen nagusiko bigarren postuan jartzea lortu zuen.

Laugarren eta azkeneko etapa, oso etapa mugitua izango zela ikusten zen. Izan ere, 7 eta 20segundu bitartean 30 txirrindulari zeuden. Irun-Irun etapak guztietan motzena, 105km osatua zegoen eta Gurutze, Xoxoka eta Erlaitz igoko zuten Irungo Colom paseoan bukatzeko.

Erasoak etengabe aritu ziren egunean zehar baina Unideltako txirrindulariak ez zeuden prest lideratoa beste bati ematea eta gogor aritu ziren lanean hori ez gertatzeko. Azkeneko mendatea, Erlaitzekoa, %20ko alpadak zituen eta bertan zeinek erakutsiko zuen bere nagusitasuna ikusteko zegoen. 8 txirrindulari izan ziren honenen artean aritu zirenak. Bertan liderra, Mancuso, bere taldekidea, Monguzzi, Ferrari (Azpiru-Ugarte), Aitor Olano (Bidelan-kirolgi), Andrey Amador (Lizarte), Daniel Martin (La Pomme Marseille), Andres Aveli Antuña (Wurth) eta Hector Gonzalez (Saunier Duval) izan ziren. Gorka Izagirre ormaiztegiari oso gorra egin zitzaion Erlaitzeko portua eta helmugan 1.32 galdu zuen. Hala ere, txalotzekoa da 19 urte besterik ez dituen 0rmaiztegiar honen lasterketa.

Zortziko honetatik Monguzzi italiarrak, azken kilometroan, ihes egitea lortu zuen eta 7segundoko errentarekin iritsi zen helmugara. Bigarrena bere garaipena ospatuz Mancuso iritsi zen eta etapako hirugarrena Fabricio Ferrari izan zen.

Mancuso garaipena ospatzen

Klasifikazio generalean, Mancuso (Unidelta) izan zen lehena, bigarrena Andrey Amador (lizarte) eta hirugarrena Cristiano Monguzzi (Unidelta) izan zen. Lehen Euskalduna, Aitor Olano (Bidelan-Kirolgi) izan zen 5 postuan. Gorka Izagire (Seguros Bilbao) 10.postuan geratu zen.

Beste goierritarren artean Pedro Usabiagak bakarrik lortu zuen proba amaitzea. 69.postuan sailatu zen.147 txirrindularik hartu zuten parte lehenengo etapan eta 85 bakarrik iritsi ziren helmugara. Honek garbi erakusten du proba honen gogortasuna.

Julen Gonzalez beasaindarra ere bikain aritu, baina azkeneko egunean, gurpileko erradio bat hautsi zuen eta erretiratu egin behar izan zuen.



2 Responses to “Bidasoako Itzulia Mancusorentzat”

  1. Koro Says:

    Nola gustatzen zaidan Usabiagatarren berri izatea! 69. postuan sailkatuta ere, unpokokaserosgara eta irabazle sentitzen dugu eta sentitzen gara. Vaya saga!!! Larga vida al rock&roill!!!

  2. molano Says:

    Manu
    Arretaz irakurri dut Bidasoako Itzuliari buruzko idatzia. Eskerrak eman nahi dizkizut xehetasun osoz idazten duzulako hain maite duzun txirrindularitzari buruz. Animo Usabiagatar txirrindulariei… besteei ere bai noski!
    Segi horrela

Leave a Reply