Asteburu honetan, Espainiako emakumeen pelotoiak, bi lasterketa gogor izan ditu. Bi hauek, Nafarroan izan dira. Lehena Espainiako kopako puntuagarria Lizarran eta bigarrena Trofeo Euskal Herriarako puntuagarria Atallon.
Lizarrako lasterketa aurten ospatu da lehen aldiz eta bertakoak oso gustura geratu dira lasterketaren emaitzarekin. Bertan kadete mailakoek 48km bete behar zituzten, jubenilak 71km eta elite mailako txirrindulariak 105km bete behar zituzten. Lasterketan, aurreko astean Madrilgo lasterketan bezala, gonbidatu berezi bat genuen. T-mobile talde profesionaleko Oenone Wood Australiarra. Errenterian jarri du bere bizikileku berria, eta bertan dagoenez, gurekin parte hartzera erabaki du. Horrez gainera, Comunitat Valenciana taldeko nesken falta ere somatu da, hauek Tour d’Audde (Frantzian) korritzen baitzeuden.
Lasterketa hasi eta berehala ihesaldi saiakerak izan ziren baina haizearen ondorioz inork ez zuen lortu aurrrera joatera. Lizarratik Ancin herrira zijoan lasterketa handik Oco herrira eta Murietatik aurreko bidera itzuliz Lizarrara buelta. Lizarran pasa ondoren Iratxeko kanpinera zijoan lasterketa. 40.kman zegoen lasterketa iratxeko gainean eta momentu hori oso une erabakigarria izan zen, bertan puskatu baitzen lasterketa. Oenone Wood Australiarrak atakatu eta bakarrik ihes egitea lortu zuen beste guztiak atzean utziz. Saiakera ugari egon ziren atzeko taldean baina inork ez zuen lortu Australiarrarekin bat egitea. Takde horretan 3 jubenilek lortu zuten jarraitzea, Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi), geroago irabazle izango zena, Irene San Sebastian Belca taldeko tolosarra eta Ane Santesteban Bruesa taldeko errenteriarra.

Nik ezin izan nuen talde horretan jarraitu eta iratxe gainean, pelotoia baino 20segundu atzerako iritsi nintzen. Ezinezkoa egin zitzaidan aurreko taldea hartzera eta 5km beranduago atzeko talde batek harrapatu ninduen, gero, talde horretan egin nuen lasterketa osoa. Azkenean helmugan azkarrena izatea lortu nuen nire taldetik eta 4. sartu nintzen jubenil mailari dagokionez.
Elite mailari dagokionez, Lezaungo mendatean, Maria Gallastegi (Debabarrena-kirolgi) ihes egitea lortu zuen. Ez zuen lortu inongo momentuan Oenone Woodekin bat egitea, honek geroz eta distantzia handiagoa ateratzen baitzien bere aurkariei baina hala ere, tropela atzean uztea lortu zuen fuerte dagoela erakutsiz.
Helmugan 3. Iosune Murillo izan zen (Bizkaia-Panda-Sofware) eta honekin Espainiako kopako lider jartzea lortu zuen. Iosunek 202 puntu ditu eta oso gertutik jarraitzen dio Alicia Palop (Odeco) 201 punturekin. Jubeniletan liderra Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) dugu besteenganako distantzia handiarekin, 327 puntu ditu hain zuzen ere. Ni hirugarren postuan nago 241rekin.
Kadete mailan Rocio Loureda (Klimanor) galiziarrak lortu zuen garaipena, bigarrena Tania Calvo (Michelin) gasteiztarra izan zen eta hirugarrena Ariadna Rambla (Animals del Monte) balentziarra izan zen. 4. Gloria Rodriguez (Roldan) kadete mailako liderra izan zen. 4.postu hau oso arraroa egin zitzaigun guztioi orain arte aurten lehiatu diren guztiak berak irabazi baititu.
Gaur goizean Trofeo Euskal Herriako 3.proba puntuagarria ospatu da. Gaurkoan atzo baino talde gutxiago izan dira, Euskaldunak ez direnak ez baitute puntuatzen, hala ere, gehiengoak parte hartu dute eta 100 txirrindulari inguru izan gara irteeran.
Lasteketa Atallon hasi, Nafarroa eta Gipuzkoako mugaraino jaitsi eta Azpiroz mendateko lehenengo kilometroraino igo behar genuen eta hortik berriro ere mugara jaisti eta Atallon bukatuko zuten kadete mailakoek. Jubenilek eta Elite mailakoak beste bira bat bete behar genuen.
Tropela batera joan da Azpirozeko mendatera arte. Bertan 15eko talde bat egin dugu eta talde hori izango zen gero helmugan garaipena jokatuko genuenak. Nik 6ko talde txiki batean geratu naiz 50mra baina jaitsieran nire taldekoak atzean utzi eta aurrekoak harrapatzea lortu dut. Asko sufrituta taldean jarraitu dut eta mugan buelta eman ondoren dena goraka zela jakinda taldean ahalik eta gehien irauten saiatu naiz. Oso gogorra egin arren Azpirozen berriro ere taldeak gurpiletik atera nau baina oraingoan aurreko itzulian baina gehiago zenez (150m inguru), izugarrizko lana egin behar izan dut aurrekoak harrapatzen. 10km kostatu zait aurrekoak harrapatzera baina harrapatutakoan helmugara gindoazenez, indarrak ahalik eta hobekien mantentzen saiatu naiz sprint finalean gailentzen saiatzeko.
Ihesaldi saiakerak ere izan dira, baina inork ez du lortu joatea, beraz, sprintean erabaki da lasterketa. Oso urrutitik jo du Leire Olaberria (Cespa-Eustrak) taldeko pistardak sprina eta Oenone Wood (T-mobile) beraren atzetik atera da nahiz eta ez lortu gainditzen. Haren atzetik Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) irten da baina nik nituen azkeneko indarrak berari gainditzen bukatu ditut, ondorioz jubenil mailan garaipena lortu dut. Helmugara ler eginda iritsi naiz eta lasteketa horren ondoren zegoen kronoigoera ez dut korritu ez bainintzen gai bizikleta gainean egoteko ere. Kadete mailan gaurkoan ere Rocio Louredak (klimanor) irabazi du.
Honen ondorioz, Trofeo Euskal Herriari dagokionez, Elite mailan Maria Gaillastegi (Debabarrena-kirolgi) dugu liderra, jubenil mailan 3tik 3 niretzako, beraz, lider jarraitzen dut eta kadete mailan Dorleta Escarmendi (Allerru) da lehena.
Kronoigoera ez zen puntuagarria eta parte hartzea ez zen beharrezkoa. Tropel erdia bakarrik irten da. Igoera Azkarate mendateraino zen eta 3kmko igoerra gogorrari ekin behar zioten txirrindulariak. Kadete mailan hirugarrena aste buru honetako Rocio Loureda (Klimanor) galiziarrarentzat, jubeniletan Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) izan da azkarrena eta elite mailan Ione Mugikak (Debabarrena-kirolgi) lortu du gailentzea.
Aurreko asteei dagokionez, pasa den astean Madriden izan genuen Espainiako kopako 5.puntuagarria eta bertan elite mailan Oenone Wood (T-mobile) izan zen azkarrena. Bigarrena Sara Ortiz (Fonorte) izan zen eta hirugarren Belen Lopez bizikleta.com taldeko kadiztarra izan zen. Jubenil mailan irabazlea Dorleta Zorrilla (Hotel Modus Vivendi) izan zen. Podimean Ane Santesteban (Bruesa) eta nik lagundu genion.
Orain dela bi aste OrdoƱanan (Araban) izan genuen Trofeo Euskal Herriako 2.proba. Elitetan Gemma Pascual (Bizkaia-Panda-Software) izan zen garailea, jubeniletan ni eta kadete mailan Tania Calvo (Michelin).
Orain nire helburua Europako txapelketetara joatea da horretarako astero pistara joan behar naiz eta Leire Olaberriaren laguntzaz (Munduko txapelketan 5.) europako txapelketetarako prestatuko naiz. Oraingoz bai errepidean eta bai pistan aukerak ditut eta aukera horiek ondo aprobetxatu nahi ditut urte bukaeran nire helburuak bete ahal izateko.
Aupa, Txirrindus!
Zuk irabazten baduzu, denok irabazten dugu! Errealak baino aukera gehiago dituzu, asinkeakurrera! Astero pistara eta ahal duzun guztia egitera! Eta gero, premio: Pastelkontxokolatelikidokeflipas!
Zorte on!!!!!!