Archive for July, 2007

Boskote prepatatu maletak Bulgariara goazela!

Monday, July 9th, 2007

Izenburuak dihoen bezala uztailaren 17tik 23 bitartean Espainiako selekzioa osatuz, Europako txapelketetan parte hartuko dut

.Espainiar selekzioa 2006

Ekainaren 18tik 22ra arteSevillan aritu nintzen pistako selekzioarekin Alemaniarako postua lortu nahian, baina Espainiako maila bajua dela eta etxean geratuko nintzela esan zidaten.

Pena handiarekin Espainiako selekzioko taldekide batek Uztailaren 2tik 7ra Sierra Nevadara joango ginela esan zidan errepideko Europako txapelketak prestatzera. Beraz, berriz ere gogoz hartu nuen bizikleta eta ekaineko azken astean gogor entrenatzeari ekin nion Sierra Nevadan izango zen konzentrazioan ondo egoteko.

Aste honetan oso ondo aurkitu naiz eta egin dizkiguten probetan emaitza onak lortu ditudanez, Bulgariara doan taldearen barruan aurkitzen naizela jakinarzi didate Espainiako selekzioko selekzionadoreek.

Errepideko Europako txapelketak jubenil eta sub23 mailako txirrindularientzat izango da. Sub23 mailan, Jose Vicente Toribio (Gaztela la Mantxa), Ruben Martinez (Madril), Rafael Valls eta Jose Manuel Ballesta (Balentzia, Hector Gonzales (Kantabria), Sergio Dominguez (Murtzia) eta Carlos Delgado  (Nafarroa). Nesketan Ana Sanchis eta Silvia Tirado (Balentzia), Patricia Perez (Madril), Sara Ortiz (Kantabria) eta Mireia Epelde (Euskadi) izango dira parte hartuko dutenak.

Junior mailan berriz, Luis Mas eta Albert Torres (Baleareak), Victor Cavedo (Balentzia), Oscar Abad (Kantabria), Francisco Javier Moreno (Aragoi), Albert Nafría (Katalunia), Ion Aberasturi (Euskadi) eta Pablo Lechuga eta Roman Osuna (Andaluzia). Errepideko lasterketan 8 mutilek bakarrik parte har dezakete, beraz, Albert Torresek erlojuz aurkako proban bakarrik hartuko du parte. Gainera, Albert Uztailaren 11tik 15 bitartean Alemanian egongo da pistako Europako txapelketetan parte hartzen.  Erlojuz aurako proba Albert Torres, Lluis Mas eta Victor Cavedok egingo dute.

Cavedo krono

Nesketan hiru izango gara parte hartzaileak. Lucia Gonzalez asturriarra eta Dorleta Zorrilla eta ni Euskaditik. Hasiera batean Eider Mendizabal ere joatekoa zen, baina azkeneko hilabetean izan dituen arazoen ondorioz (eroriko baten ondorioz 7 puntu eman zizkioten hankan) ez da bere forma hoberenean iritsi eta etxean geratuko dela aitortu diote. Hala ere, oraindik Mexikon ospatuko diren Munduko txapelketetan parte hartzeko aukera izango du. Hortarako hilaren bukaeran izango diren Espainiako txapelketetan bere hobekuntza erakutsi beharko du.

Europako txapelketetatik etorri bezain laster junior mailako txirrindulariak, etxera iritsi gabe, Ondan (Kastellon) ospatuko diren Espainiako txapelketetan parte hartuko dugu. Uztailaren 26tik 29ra bitartean egingo dira txapelketak junior eta kadete mailako txirrindularientzat. Juiniorrak, 26 eta 27an hartzen dugu parte. 29an txapelketak bukatu bezain laster Europako txapelketen emaintzen arabera  Mexikora joango gara Munduko txapelketetan parte hartzera.

Ez da bat ere erraza Mexicorako bidaia lortzea baina Europako txapelketan ahalik eta hoberen egiten saiatuko gara bertara joateko. Mexicora uztailaren 29an dijo Espainiar selekzioa eta abuztuaren 13an itzuliko da.