Archive for August, 2007

urteko helburua lortuta!

Saturday, August 4th, 2007

Azkenean, kostata, baina urteko helburua lortu dudala esan daiteke. Mexiko aldetik nabil, junior mailako munduko txapelketetan parte hartzeko.

Munduko txapelketak, gaur, hilak 4 hasi dira. Gaurtik asteazkena bitartean pistako munduko txapelketak jokatuko dira eta ostegunetik igandera arte errepideko probak izango dira.

Aguascalienteseko hiriburuan ospatzen hari dira probak eta bertan 1800mtara gaudenez pasa den astean etorri ginen bertako altura eta orduetara egokitzeko. Honen bestez astebete daramat hemen nire seleziokideekin eta oraindik aste bat itxaron beharko dugu parte hartu ahal izateko.

Errepideko munduko txapelketak nesken erlojuz aurako probarekin emango die hasiera. 13km egin beharko dituzte. Bertan gure parte hartzailea Dorleta Zorrilla bizkaitarra izango dugu. Bere helburua Europako txapelketetan egindako erlojuz aurkakoa hobetzea izango da.

Errepidean, hilak 12, hiru ginen parte hartzaileak, baina atzo entrenatzen geundela eroriko baten ondorioz, Lucia Gonzalez asturiarra erori zen eskapula hautsiz. Dorletak eta nik ezin izan genuen erorikoa saihestu, hala ere, ondo gaude eta lasterketan parte hartzeko moduan gaude.

83km izango ditu lasterketak. 17kmko 5 itzuli bete beharko ditugu eta bertako helburua europako txapelketetan erakutsi genuen maila bikaina berriz ere erakustea izango da.

Lasterketa zihurrenik sprintean jokatuko da, izan ere, zirkuitoa ez da oso erabakiorra. Europako txapelketetan izan zen bezala, oraingoan, aurkariak antzekoak izango direla uste dugu. Bertan Italia eta Errusia gehien bat ziren faborito nagusiak. Oraingoan horiez gain, Australia, Zelanda Berria, E.E.B.B eta Alemania ere kontutan hartzekoak izango dira(Alemaniarrak ez ziren europako txapelketetara aurkeztu).

Nire aldetik, Lasterketa sprintean jokatuz gero, aukera handiak ditudala esaten didate guztiak europako txapelketan egindakoa errepikatu ahal izateko.

Bertan 5 postua lortu nuen. Zapore gazi-gozoa geratu zitzaidan sprint hartan, 3.postua lortzear nengoela, helmugatik 200mra katea atera eta abiadura handia galdu nuen. Azkenean bi posizio galdu eta 5.narekin konformatu behar izan nuen. Oso postu ona zela banekien, batez ere kontutan hartuz europa mailan nire lehen esperientzia zela jakinda, baina medaila hain gertu ikusten duzunean…

Horregatik ahalik eta egokien egoten saiatuko gara eta ea egia den jendeak dihoena eta bai niri eta bai nire taldekideari lasterketa zoragarri bat ateratzen zaigun.