bigaren helburua lortuta!
Tuesday, October 23rd, 2007Iaz, batxi bateko letraseko gelan bi helburu nabarmen genituen. Bat BoSkOtE* Mexikora joatea zen (jaja danak ez ginen joan… baino bueno BoSkOtE*ko zati bat) eta beste helburua CRY FREEDOMen lehen kontzertua zen.
Abuztuan lehenengo helburua bete genuen eta bigarrena ere posible izan zen joan den asteko ostegunean. Cry Freedomek eta ez Comborockek ordiziarockeko kontzertuan jo zuten, musika eskolaren 25.urteurrena ospatuz. Bertan zeuden taldeen artean emanaldi bikainena eskaini zigutela aitortu ziguten bertan egondakoak.
Hasiera batean larunbatean jo behar zuten, baina azkenean osteguneram pasa zuten emanaldia eta aste eguna zenez ezin izan genuen BoSkOtE*ko partaide guztiak ikustera joan.
Hemendik ziurtatzen dizuegu hurrengo kontzertuan han egongo garela lehenengo filan.
Bueno ba! beste bat arte!
