Archive for the ‘Aquihayboskote’ Category

bigaren helburua lortuta!

Tuesday, October 23rd, 2007

Iaz, batxi bateko letraseko gelan bi helburu nabarmen genituen. Bat BoSkOtE* Mexikora joatea zen (jaja danak ez ginen joan… baino bueno BoSkOtE*ko zati bat) eta beste helburua CRY FREEDOMen lehen kontzertua zen.

Abuztuan lehenengo helburua bete genuen eta bigarrena ere posible izan zen joan den asteko ostegunean. Cry Freedomek eta ez Comborockek ordiziarockeko kontzertuan jo zuten, musika eskolaren 25.urteurrena ospatuz.  Bertan zeuden taldeen artean emanaldi bikainena eskaini zigutela aitortu ziguten bertan egondakoak.

Hasiera batean larunbatean jo behar zuten, baina azkenean osteguneram pasa zuten emanaldia eta aste eguna zenez ezin izan genuen BoSkOtE*ko partaide guztiak ikustera joan.

Hemendik ziurtatzen dizuegu hurrengo kontzertuan han egongo garela lehenengo filan.

Bueno ba! beste bat arte!

1192732614_f.jpg

OpORrAk eTa bEasAinGo FeStaK[!!!]*

Wednesday, May 16th, 2007

Kaixo lagunok!

iritsi dira oporrak eta boskotekook dena gainditu dugunez… oprretan gaude dagoeneko!!bakoitzak noski bere planak ditu opor hauek igarotzeko, baina planik bikainena… Beasingo festetan botako dugun juerga!!Bi asteburu etxean ikasten igaro ondoren iritsi da desfaserako garaia!!!!jajajajaj………..Boskoteotako bat saloura doa,  beste bat mendi ibilaldiak egitera, gure txirrindularia ahal bada  Mexikora eta klaseko beasaindarran eta besteok….. GAUPASA!!!!!!!

Hala ere, gauden lekuan gaudela martxan jarraituko du gure boskotek, gure eguneroko txutxumutxuen berri emanez!!

aioooooooo!!!!

BoSkOtE* bAdoa^^

Saturday, May 12th, 2007

Kaixo lagunok! Kurtsoa amaitzen ari da eta BoSkOtE* ikasten gabiltza, horregatik ez dugu gure bloga berritu. Astelehenean bertan bukatzen ditugu azken azterketak eta ondoren jai hartuko dugu (dena gainditzen duenak, noski). Ez dakigu udan zehar hau berrituko dugun, norbaitek ahal badu egingo dugu baina ez dugu hitzik ematen.

Hala ere hurrengo kurtsoan bueltan izango gara eta 2. batxilergoko gauzak ere kontatuko dizkizuegolakoan gaude. Besterik ez. Ondo pasa oporrak eta disfrutatu uda!

verano.jpg

A zE AstEbUruA…[!]*

Monday, April 23rd, 2007

Kaixo boskotekideok! Hementxe gaude, ohikoa den bezala gure bloga aurrera eramanez. Gaurkoan, izan dugun asteburuari buruz hitz egingo dizuegu.

Lehenik eta behin, Lazkaon izandako giroa aipatuko dugu. Oso gau ederra izan zen benetan. Drindotsen kontzertu ikaragarria izan genuen izpide (¬¬). Gure ustez, txosnetan egon zen girorik ederrena, ez ginen kiskali (tabernetan bezala) eta barre ugari egin genuen. Tabernak jendez gainzeka zeuden 24.00tatik aurrera. Giro onena zegoen taberna ‘Heren’ izan zen, dudarik gabe, eta Ihintzaren ustez ‘Gerriko’ ere.  Azken finean, gau itzela, txo.

Bestalde, Errealaren partidua dugu aipatzeko. Anoetan izandako giroa, ezinhobea izan zen. Lehen zatitik nagusitu zitzaion Erreala Atletikori. Darkoren golaren ostean, stadioan zoramena izan zen: hantxe egon ginen denok saltoka eta pozez zoratzen. Goletik aurrera, Madrilgo taldeak aukera ugari eduki zituen, batez ere, Ansotegiren hutsengatik, baina bigarren zatian, Lotinaren taldea esnatu egin zen, eta Saviok bigarrena sartzean, Anoeta “erori” egin zen. Hura bai festa! Olatua ere egin genuen! Partidua amaitzean, jokalariak txalo artean agurtuak izan ziren eta denok etxera oso pozik joan ginen.

Aupa Erreala!!  Posible da!!

Ñoñosti

Thursday, April 19th, 2007

Gauza asko genituen egiteko:

  • Anak bizikletarako betaurrekoak jaso behar zituen.
  • Ihintzak tortila bokata jan nahi zuen Bideluzen.
  • Alainek Geronimora joan nahi zuen.
  • Ignaciok arkatza belarrian paseatu nahian zebilen.
  • Elena Anak esandako pastellikidodetxokolate probatzeko irrikan zebilen.
  • Landereño desaprensiva incita a inocentes alumnos de DBHO1 morenitok jatea.

Nork ulertu galimatias hau?

Guk.

Horretarako aritu gara lan eta lan, Aiatik Zaldibiara, Beasaindik Ordiziara eta Sole por aki eta Ane por alla, mikrofilmetan apaizen letra dotorea edo ulertezina deszifratu nahian.

E, Yiyos! Ez zaituztet sekula hainbeste denboran lanean ikusi jatasu! Elizbarrutiko Artxibategian aluzinatuta geratu dira Jakintzako Letras90 taldearekin. Segi horrela!

Oharra: Ez legoke gaizki Historiako eskemak egin eta kezka batzuk izatea…

K

DONOSTIRA EGUNPASA[!]*

Thursday, April 19th, 2007

Gaur antepasatu pila aurkitu ditugu!!! (Montse ere bertan zegoen, Ane eta Sole berarekin jarduten ari zirelarik).

Gauza asko erakutsi dizkigute eta asko lagundu digute apaizen letrak irakurtzen. Izan ere, Alainen apaizaren letra oso ona izan da, baina besteena…… hizki zopa handia zirudien.

Orain, berriz, Koldo Mitxelenan gaude eta, bertan, Ana eta Alainek extintore lighta ikusmiratzeko aukera izanen dute.

Besterik gabe, agur esateko ordua iritsi zaigula eta, BAZKALTZERA!! goaz bideluzera.  Beno…. agur bero bat!! ( batez ere zientzitako ikasleei, badakigulako klasean egongo direla lan eta lan… jeje)

BoSkOtE* eta TxAKuRrE*

Itzuleraren gazi-gozoak

Monday, April 16th, 2007

Gaur, hilaren 16, egun tristea da… baina, aldi berean, ALAItsu gaude, ALAI-ALAINTSU!

Gutako batek sari nagusia atera du Ordiziako Piropo Lehiaketan!

Hemen duzue obramaestra:

 ”Maitasunaren zerrendan, zu lehena”

Horretaz gain, gaurko gazi guztiak pasatuta ditugula uste dugu. Opor gustua bukatzeko, Euskarako azterketa egin dugu lehen orduan. Obabakoak bukatuta! Hemendik aurrera gozo guztiak hasiko dira: Alainen saria, egin behar ditugun irteerak, ospakizunak…

Horrela, laoperazionretorno gozada bat da!!!!!!!!!

Gu

“MISS FEA 2007″

Wednesday, March 28th, 2007

Miss fea 07

Urtero bezala, iritsi da “Miss España”ko gala, eta horrekin batera “aqui hay tomate” programak eginiko “Miss fea” ere. Aurtengo hautatua Miss Madril izan da, eta arrazoi osoarekin (a zer sudurra!!!). Seguruenik irabazleak (miss gipuzkoak) baino ospe gehiago edukiko duela, beti horrela gertatzen baita.

gU gARa BoSkOtE*

Wednesday, March 28th, 2007

boskote