Archive for the ‘Moda’ Category

Converse*

Sunday, April 15th, 2007

converse 

Horrelakoa da moda.

Inork nahi ez izatetik, mundu osoak erabiltzen dituen zapatilla batzuk izatera pasa dira, oso denbora gutxian. Hauen prezioa ere nabarmen igo da azken 2 urte hauetan eta egia esan moda-modako oinetakoak dira. Koloreen aldetik izugarrizko barietate handia dago eta geroz eta handiagoa gainera. Egia esan ez dira oso egokiak negurako edota euria egiten duen beste edozein egunetarako, baina udako edozein egunetan erabiltzeko primerako aukera da, oinetako eroso, arin eta politak baitira (hori, beti ere, gustuen araberakoa). Besterik ez, hurrengoan gehiago. Aio!

by_theway*

vAns Of ThE wAlL*

Thursday, March 29th, 2007

vans 

Harrapaladan igotzen ari den moda baten aurrean.

Duela gutxi jende gutxik jakingo zuen zer ziren ‘Vans’ batzuk. Egia esan duela gutxiko kontua dugu. Lotu behar ez diren oinetako hauek segulako arrakasta izan dute mundu osoan.

Hasiera batean mota batekoak atera zituzten, ezagunenak, kuadro txuri eta beltzekoak. Baina jendearen erreakzioa ikusita kolore gehiago ateratzen joan ziren. Orain, kolore anitz aurki ditzazkegu dendetan. Oinetako eroso, eder eta moda-modakoak dira eta oraindik asko geratzen zaigu hauei buruz ikusteko.

 by_theway*