Titanic hondoratu zen. Atzo 95 urte!
Monday, April 16th, 2007

Bai, ni naiz. Eta silamontañanovaamahoma, Mahoma va a la montaña pentsatu dut. Ez didazuela mezua irakurriko eta hementxe kopiarpegar bat egingo dut, arregliloren bat tartean eta… listo!

Hura erioa!
1912ko apirilaren 14a zen. Goizeko hirurak laurden gutxi. Izozmendi (iceberg) harekin egin zuen talka transatlantikoak eta ezusteko latza gauzatu zen: 2 ordu eta 20 minutu beranduago hondoratu egin zen. 2.224 pertsona omen zeuden barkuan eta 701 geratu ziren bizirik. Hau da bidaiarien zerrenda:

Era berean Alfred Roweren gutuna ere ikusi dugu egun hauetan. Enpresari britainiar hau Titanic barkuan zihoan, “en primera” eta, itsasora erori ondoren, izoztuta hil zen. Egun batzuk lehenago (apirilaren 11n) emazteari idatzi zion bere ezinegona komunikatuz. Nonbait barkuak ez zion ziurtasunik ematen, “handiegia” eta “arriskutsua” kontsideratzen baitzuen. Garai hartako testimonio bakarra da, ezkorra dena, beste guztien iritziz, inoiz eginiko itsasontzi sendoena baitzen Titanic. Gutun honi buruz gehiago irakurri nahi baduzue, Alfred Rowe-ren gutuna kontsulta ezazue.

Gaztelaniazko Wikipediaren informazioa luzatu nahi dizuet hemen, euskarakoan ez baitago oraindik hitz hau: Titanic
Horretaz gain hurrengo guneetan ere gauza interesgarri asko dago:
Edward John Smith zen Titanic-en kapitaina eta, aurretik, azkeneko bidaia zela anuntziatu omen zuen, bere emaztea eta alabarekin denbora gehiago egoteko gogoz zela-eta. Ixiltzen ez zen orkesta ere bazen… Argazkiak ikusi nahi badituzue:
Eta, nola ez, Mangas Verdes, nik baino azkarrago publikatu baitu artikulua!
K
OHARRA: Je, je. Orain badakit bistazilo bat bota diozuela artikuluari!