Atzoko arratsaldean jokatutako jardunaldiko gauzarik aipagarriena Sergi Escobarren brontzezko medaila izan zen. Persekuzioko brontzerako jokoan zegoen David Mountanerren aurka eta kataluniarra erraz gailendu zitzaion balearrari. Lehengoak 4.23.417an bete zituen 4km eta bigarrenak 4.29.536 behar izan zuen. Lehengo eta bigarren postuko lehian Bradley Wiggins britaniarra eta Robert Bartko alemaniarra aritu ziren, Wiggins gailendu zen Bartko doblatzea lortu ondoren.
Gizonezkoen taldekako abiadura ere korritu zuten. Proba hau emakumeena bezelakoa da baina itzuli bat gehiago eman behar diote belodromoari. Espainiarren aldetik Salvador Meliá, Alvaro Alonso eta Ruben Donetek hartu zuten parte eta 44.740 denborarekin 6.postu bikain bat lortu zuten. Oso pozik bukatu zuten saioa beraien helburua ondo bete baitzuten; historia osoan espainiar konbinatua behin bakarrik izan da gauza marka hori hobetzeko.
Arratsaldearein bukatzeko, oniumeko azken probak ospatu ziren, puntuazioa eta kilometroko proba. Vera 15.postuan sailtu zen.
Gaur goizean bigarren jardunaldiari ekin diote txirrindulariek eta gizonezkoen taldekako persekuzioetako klasifikatoriak, emakumeen abiadurako 200m-ko klasifikatoriak, emakumeen banakako persekuzioa, gizonen keirineko klasifikatoriak, emakumeen abiadurako aurka egiteak eta gizonen scratcha izan dira
.
Espainiar selezioan goiza nahiko garratza izan da, alde batetik Leire Olaberriak espainiako errekorra, gaurkora arte Gema Pascual madrildarraren esku zegoena, 27 milesimatan hobetzea lortu. 3.41.972an utzi du marka berria. Hala ere, nahiz eta errekorra lortu 16.postuan sailkatu da.
Baina goizeko dezepziorik handiena taldekako persekuzioarekin etorri da. 9.postua lortu dute Sergi Escobar, David Mountaner, Carles Torrent eta Asier Maeztuk. Hauen helburua, 4. edo 5. postuan sailkatzea zen eta nahiz eta proba hau aurretik ondo aztertua izan ez dute inondik ere beraien helburua betetzerik izan. Lehenengo 3km-ak nahiko ondo bete ditzute eta momentu hortara arte 4.postua zuten eskuan baina azken kilometroan Carles Torrentek ezin izan du taldean jarraitu eta Asier Maeztu atzean zihoala, ezin izan du inongo momentuan gurpila ondo hartu.

Emakumeen abiaduran, Helena Casas 18urteko kataluniar gazteak 200m-an 12.596 egin du. Ez du lortu bere errekorra hobetzera, 12.3 da bere erregistrorik hoberena. Hala ere, sailkatzea lortu 24.postua lortuz. Hamaseirenetako auka egitetan, denetan denbora hobea lortu duen Shoung Guo txinatarraren aurka aritu da eta txinatarra, gailentzeko faborita nagusienetako bat dela kontutan hartuz, errez nagusitu zaio.
Keirinean faborito nagusienetako bat Jose Antonio Escuredo dugu. Keirinean, motoa jartzen da lehengoa eta txirrindulariak (gehienez 6) atzean. Txirrindulariak toki egoki bat bilatu behar dute eta bitartean motoak abiadura handituko du. Klasifikatoriatan Escuredo arazorik gabe pasa da urrengo fasera, baina Hodei Mazkiaran 18 urteko alsasuar gazteak ezin izan du sailkatu zuzenean baina bigarren aukerarako sailkatu da. Oso kontutan izan behar da Hodeik, Helenaren antzera, lehengo urtea dutela elite mailan eta ezin hobeto ari direla beraien probetan. Hodeiri dagoen maila handiarenren ondorioz, bigarren aukeran aurkari bikainen aurka aritzea tokatu zaio, eta ohikoena Hodei 5.postuan sailkatza zen, baina lasterketa ezin hobea egin du Hodeik eta ez dio bildurrik izan ondoan munduko espezialista hoberenak izatea eta itzuli bat eta erdi falta zela atakatu eta metro batzuk jan dizkie besteei. Azkenean 2.postuan sailkatu da britainarraren atzetik eta ezin izan du urrengo fasera pasatu. Dena den, oso pozik egoteko arrazoiak ditu Hodeik espezialista hoberenen artean aritzeko aukera izan baitu baita batzuk irabazi ere.
Azkenik goizeko saioari amaiera emateko gizonezkoek scratch probari ekin diote, bertan Unai Elorriaga bizkaitarra izan da. 6.postu itzel batean sartu da helmugan ondorioz, gaur arratsaldean finalean izango dugu.