March 29th, 2007 by letrak90
Harrapaladan igotzen ari den moda baten aurrean.
Duela gutxi jende gutxik jakingo zuen zer ziren ‘Vans’ batzuk. Egia esan duela gutxiko kontua dugu. Lotu behar ez diren oinetako hauek segulako arrakasta izan dute mundu osoan.
Hasiera batean mota batekoak atera zituzten, ezagunenak, kuadro txuri eta beltzekoak. Baina jendearen erreakzioa ikusita kolore gehiago ateratzen joan ziren. Orain, kolore anitz aurki ditzazkegu dendetan. Oinetako eroso, eder eta moda-modakoak dira eta oraindik asko geratzen zaigu hauei buruz ikusteko.
by_theway*
Posted in Moda | 2 Comments »
March 29th, 2007 by letrak90

Rock/Indie musika da britainiar hauek dakartena. Doinu popero eta country-ak sartzen dizkion talde honek, 2006an kaleratu zuen lehen diska ‘Inside in/Inside out izenekoa. Gure herrialdean oso entzuna ez bada ere, lehen postuetara iritsi dira Britainian.
Beraien lehen singlea ‘She moves in her own way’ izenekoa da, eta link honetan ikus dezakezue: http://www.youtube.com/watch?v=cBAyBpnr1yI
Janzkera berezi eta ausarta aurkezten digute, 70. hamarkadako itsurarekin. Hauei buruz gehiago entzungo dugulakoan gaude. Gure partetik, besterik ez, hurrengora arte!
by_theway*
Posted in Musika | 1 Comment »
March 29th, 2007 by letrak90
Martxoaren 29an hasi den eta apirilaren 1ean bukatuko den elite mailako munduko txapelketa hau Mallorcako Palma Arena belodromoan ospatuko da.
Bertan 5 euskaldunek hartuko dute parte. Gizonezkoetan Unai Elorriaga Cespa taldeko txirrindulari bizkaitarra, Asier Maeztu Bidelan taldeko donostiarra eta Hodei Mazkiaran Alsasuarra. Emakumezkoetan bi izango ditugu. Ainhoa Pagola Tolosa C.F taldeko tolosarra eta Leire Olaberria Cespa taldeko ikaztegietarra.
Asier eta Leirerentzat ez da beraien lehenengo munduko txapelketa izango. Bi hauek badakite zer den horrelako proba batean parte hartzea; beste hiruentzat, berriz, hau izango da lehenengo aldia.
Gizonekoen oniumeko 200m-ek ireki dute txapelketa. Michael D’Almeida frantziarra izan da garailea 10.278 denborarekin. Espainiarren artean Pedro José Vera izan da parte hartzailea eta 13.postuarekin geratu da 11.394 denborarekin..
Ondoren historian lehenengo aldiz ospatu den emakumezkoen taldekako velocidadea izan da. Proba honetan bi itzuli eman behar izan dituzte ahalik eta denbora gutxienean. Biak batera irten eta lehengo biraren ostean aurrean doan txirrindularia kendu eta gurpilean doanak emango du bigarren itzulia.
Proba honetan Ainhoak eta Leirek hartu dute parte. Ainhoak irteera ezin hobea egin du, Leireri gurpilean sartzeko zailtasun handiak jarriz, hala ere, 10. postu bikain bat lortu dute 36.354 denborarekin. Britainiarrentzat izan da lehengo postua 33.630 denborarekin.
Geroago goizeko oniumaren bigarren probari ekin diote txrrindulariak. Oraingoan scratch proba. Scratcha lasterketak ez du zailtasunik. Aurretik jarritako distantziaren arabera, hainbat itzuli bete beharko dituzte eta hauek bukatutakoan helmugan lehena pasatzen dena izango da garailea. Walter Fernando Perez argentinarra izan da garailea. Lehenengo 4 txirrindulariak tropelari itzuli bar hartzea lortu dute eta helmugan lau hauen artean jokatu dute lasterketa.
Scratch lasterketa amaitu bezain laster, gizonezkoen persekuzioetak serie klasifikatorioak ospatu dira. 4km-ko proba honetan txirrindularia bera bakarrik irtengo da eta distantzia ahalik eta denbora gutxienean bete beharko du. Faboritoen artean Sergi Escobar Kataluniarra genuen eta ez du huts egin. Kataluniarra 3.postua sailkatu da 4.20.501 denborarekin. Bradley Wiggins britaniarrak irabazi du 4.15.976 denborarekin. Bigarren sailkatua Robert Bartko izan da 4.20.487 denbor arekin. Sergi 14 ehunenengatik geratu da arratsaldean urrearen bila joateko aukerarik gabe. Aipatzekoa da ere 4. postuan sartu den Toni Tauler balearra 4.22.795 denborarekin. Beraz bi hauek arratsaldean brontzearengatik arituko dira, beraz, espainiar selekzioak dagoeneko badu domina bat bere esku.
Azkenik, lehengo eguneko goiza amaitzeko, oniumeko 3 proba izan dute txrrindulariek. Persekuzioa egin dute hauek ere.
Posted in Kirolak | No Comments »
March 29th, 2007 by admin
Gaur egun Londresen bizi den libaniar hau da 2007ko promesarik handiena, BBCek eginiko inkesta baten arabera. Bere lehen lana 'Cartoon in life emotion' duela hilabete argitaratu zen eta jada zerrendetako lehen postuan dago Britainian. Jada, aditu batzuek Prince edo Elton John handiarekin alderatzen dute.
Duela 23 urte jaio zen Beiruten. Líbanoko gerratik iheska ibili behar izan zuen eta hainbat herrialdetan bizi izan zen (Kuwait,Paris), azkenean Londresen finkatu zen.
Hainbat diskografiatatik baztertua izan zen, haien ustez komertzialegia baitzen. 2006an Universalekin contratu bat sinatu zuen eta jada kalean da bere lana. Lehen singlea 'Grace kelly' da, doinu arraro eta erakargarriak eskaintzen dizkiguna (txertaturiko bideoan duzue ikusgai).
Pertsonalki, letratako gelan asko gustatzen ari den abesti bat da, ekonomiako irakaslea ere txora-txora eginda dugu kanta honekin. Uste dugu Mikak oraindik gauza asko dituela erakusteko, besterik ez hurrengoan gehiago!
by_theway*
Posted in Musika | No Comments »
March 28th, 2007 by letrak90

Urtero bezala, iritsi da “Miss España”ko gala, eta horrekin batera “aqui hay tomate” programak eginiko “Miss fea” ere. Aurtengo hautatua Miss Madril izan da, eta arrazoi osoarekin (a zer sudurra!!!). Seguruenik irabazleak (miss gipuzkoak) baino ospe gehiago edukiko duela, beti horrela gertatzen baita.
Posted in Aquihayboskote | 4 Comments »
March 28th, 2007 by letrak90
Kaixo lagunok!
Ongi etorri musikaren gunera. Hemen talde, abeslari edota kantu ezberdinen informazio, link edo bitxikeria ugari aurkituko dituzue! gune honetaz goza dezazuen espero dugu! Ondo izan!
by_theway*
Posted in Musika | No Comments »
March 28th, 2007 by letrak90
Posted in Aquihayboskote | No Comments »
March 28th, 2007 by letrak90
Gaur blog berria estreinatu dugu.
Asmo handiekin gatoz; gaurtik aurrera, gai ezberdinei buruz hitz egiteko ideiaz: musika, kirolak, txutxumutxuak (Ordiziako eltomatea*), moda… eta beste hainbat gai interesgarri!
Gure gunean gozatu duzuelakoan, agur bero bat!^^
BoSkOtE*
Posted in Txutxumutxuak | No Comments »